<!DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 3.2//EN">
<HTML>
<HEAD>
<META HTTP-EQUIV="Content-Type" CONTENT="text/html; charset=iso-8859-1">
<META NAME="Generator" CONTENT="MS Exchange Server version 5.5.2654.45">
<TITLE>RE: [itzul] ejecución dineraria</TITLE>
</HEAD>
<BODY>
<P><FONT SIZE=2>Barkatu, Asier eta Karlos, baina oraingoan ez nago zuekin ados</FONT>
</P>
<P> <FONT SIZE=2>Egia da <<ejecución dineraria>> prozeduraren barruan epaileak erabaki dezakeela zordunaren ondasunak bahitzea, baina ez du zergatik gertatu behar, izan ere, prozedura horren lehenengo izapideetariko bat da zordunari zorra eskatzea, <<requerimiento>> esaten dioguna eta une horretan ordainduz gero, ez zaio zordunari ezer bahituko, ezta inongo ondasunik dirutuko ere ez. Beste era batera esanda, ondasunak bahitzea eta dirutzea epaileak bere esku dituen tresnak dira zorra ordainduko dela ziurtatzeko.</FONT></P>
<P> <FONT SIZE=2>DRAEren adiera horretan nik garrantzia emango nioke <<procedimiento para pago>> horri, eta ez <<embargo>> (bahitu), ezta <<venta de bienes>> (ondasunak dirutu) horri ere ez, esan bezala, bahitzea eta ondasunak dirutzea tresnak baino ez dira diru kopuru jakin bat ordaintzeko agindua betearazteko. (Ikusi dezakezuenez, ondo funtzionatzen dutela uste dut 'agindu' eta 'betearazi' arlo honetako azalpenak egiteko)</FONT></P>
<P> <FONT SIZE=2>Ez nago ados ere Asierren azken iritziekin: nik uste dut terminologia modu ulergarrian erabili eta aukeratu behar dela, eta ez, ordea, adituek bakarrik ulertzeko moduan. Ez dakit konturatzen garen, baina gure esku dago etorkizunari begira euskararen terminologia arloz arlo finkatzen joatea: gure ardura da etorkizuneko euskaldunek zuzenbide arloan, esaterako, hizkuntza ulergarria eta edozein herritar ulertzeko modukoa erabiltzea, edo adituek baino ulertzen ez duten hizkuntza sortzea.</FONT></P>
<P> <FONT SIZE=2>Ez naiz transzendentala ipiniko, baina ondo deritzot aitzat hartzea IVAPek aspaldi aukeratua duela gai honetan jarraitu beharreko bidea, Britain Handiko Administrazioaren esperientziatik abiatuta: Euskara Argiaren bidea.</FONT></P>
<P><FONT SIZE=2> </FONT>
<BR> <FONT SIZE=2>Bukatzeko, zuzenbide arloan, gainera garrantzi berezia du kontuak, izan ere, zuzenbideko bi printzipioen aurka joko luke, nire ustez, terminologia adituei begira baino ez aukeratu eta erabiltzea, alegia:</FONT></P>
<P> <FONT SIZE=2>Segurtasun juridikoaren printzipioaren aurka: zuzenbideak esaten dio herritarrari zer nolako eskubideak eta betebeharrak dituen, eta nola beteko ditu herritarrak zuzenbideak agintzen duena ulertzeko gai ez bada agindutakoa? (Badakit gaztelaniak beste bide bat jarraitu duela, baina guk ez dugu oker berdina egin behar)</FONT></P>
<P> <FONT SIZE=2>Printzipio demokratikoa: herritarrok aukeratzen ditugu gure ordezkariak gure bizitzako eremu asko arautzeko eta gidatzeko, hala ere, ordezkari horiek arautzen dutena herritarrok ulertzeko modukoa izan behar du.(Beste azalpen luzeagoak ere egin daitezke, baina ez dut uste hau denik tokia)</FONT></P>
<P> <FONT SIZE=2>Eta orain bai, benetan bukatzeko: hizkuntza normalizatuen kasuan terminologia arlo jakinean jarduten profesionalek sortzen dute, baina euskara ez dagoenez normalizatua eta zuzenbidea euskaraz oso gutxi sortzen denez, itzultzaileak zarete terminologia sortzeko orduan ardura handia duzuenak. Kontuz gero filosofiarekin.</FONT></P>
<P> <FONT SIZE=2>Barkatu horrenbeste luzatzea. Ondo izan. Zelai</FONT>
</P>
</BODY>
</HTML>