<HTML>
<HEAD>
<TITLE>Mezuak editatu, mesedez</TITLE>
</HEAD>
<BODY>
<FONT FACE="Monaco"><SPAN STYLE='font-size:9.0px'><TT>Zerrendako galde-erantzunen zama informatikoa arintze aldera, eskatu<BR>
nahi dizuegu, arren, zuen mezuak editatzeko ahalegintxo bat egin<BR>
dezazuela.<BR>
<BR>
Hona hiru puntu labur, ItzuLen jarraibideetatik<BR>
(<FONT COLOR="#0000FF"><U><a href="http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/Azalpenak">http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/Azalpenak</a></U></FONT>) kopiatuak:<BR>
<BR>
- Zerrendan agertutako mezu bati erantzun nahi badiozu, erabili<BR>
Erantzun (Reply to, Responder) funtzioa, ez sortu mezu berririk.<BR>
Horrela, argiago ikus daiteke mezu bakoitzak izan dituen erantzunak.<BR>
<BR>
- Erantzuterakoan, aipatu jatorrizko mezua, baina ez osorik, baizik<BR>
zure erantzunari buruz esanguratsuak diren zatiak bakarrik.<BR>
<BR>
- Gaur egun postako programa askok mezua HTML formatuan egiteko aukera<BR>
ematen dute. Ez egin halakorik: beste askok gaizki ikusiko dute zure<BR>
mezua. Hobe beti testu soil (Plain text) gisa egitea.<BR>
<BR>
Bereziki eskatu nahi dizuegu erantzunen erantzunetan ez uzteko<BR>
itsatsita aurreko mezu guztien testua. Izan ere, zerrenda kudeatzeko<BR>
erabiltzen dugun Postaria.com-eko sistemak mezu-tamainaren muga jakina<BR>
bat du, eta handik gorakoak ez ditu berehala banatzen, ezpada guk<BR>
onetsi ondoren.<BR>
<BR>
Aldez aurretik, mila esker.<BR>
</TT></SPAN></FONT>
</BODY>
</HTML>