<!DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 3.2//EN">
<HTML>
<HEAD>
<META HTTP-EQUIV="Content-Type" CONTENT="text/html; charset=iso-8859-1">
<META NAME="Generator" CONTENT="MS Exchange Server version 5.5.2654.45">
<TITLE>RE: [itzul] ejecución dineraria</TITLE>
</HEAD>
<BODY>
<P><FONT SIZE=2>Karlosen erantzunak berriro eraman nau hasierako zalantzara:</FONT>
</P>
<P> <FONT SIZE=2>'ejecución dineraria' auzitegietako prozedura bat dela kontuan hartuta, zeri garrantzia eman prozedurari berari eta horretan garrantzia duen 'titulu ejecutivo' horri. (Hori eduki ezean, ezin baitzaio prozedurari hasiera eman) ala prozedurari horrenbeste erreparatu gabe, bere xedeari garrantzia eman, hau da, zorra ordainarazteari.</FONT></P>
<P> <FONT SIZE=2>Prozedurari erreparatuz gero, diru-agindua betearazteari ondo deritzot</FONT>
</P>
<P> <FONT SIZE=2>Prozeduraren xedeari lehentasuna emanez gero: ordainaraztearen bidetik jo daitekeela uzte dut eta ikastaroaren izenburua honela geratuko litzateke: zorrak ordainaraztea familia arloan.</FONT></P>
<P> <FONT SIZE=2>Orain arteko mezuetan ez dakit esan dizuedan ikastaroa epaileei zuzenduta dagoela, beraz, zuzenbidean adituei, eta beharbada horregatik izango da, baina uste dut lehenengo bidetik jotzea hobetsiko dudala. Arrazoia: adituei zuzenduta dagoenez, eta prozedurari buruzko ikastaroa denez 'titulo ejecutivo' edo betearazteko aginduari garrantzi berezia emango diote, esan bezala, oinarrizko baldintza baita hori izatea prozedurari ekiteko.</FONT></P>
<P> <FONT SIZE=2>Asierren mezua jaso dut hau idazten nengoela, baina mezu hau ez luzatzearren bereari erantzuteari ekingo diot oraintxe. Beraz, orain arte.</FONT></P>
<P>
</P>
<P><FONT SIZE=2>-----Mensaje original-----</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>De: karlos_del_olmo@donostia.org [<A HREF="mailto:karlos_del_olmo@donostia.org">mailto:karlos_del_olmo@donostia.org</A>] </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>Enviado el: viernes, 03 de septiembre de 2004 12:20</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>Para: ItzuL</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>Asunto: RE: [itzul] ejecución dineraria</FONT>
</P>
<BR>
<BR>
<BR>
<BR>
<BR>
<P><FONT SIZE=2>a) Itzultzaileok terminologia bera baino, fraseologia sortzen izan dugu,</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>edo, besterik ezean, mailegura jotzen.</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>b) _Ejecución_ horri dagokionez, jardunbidearen amaiera ez ote da ordaindu</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>beharra bera gauzatzea, hau da, ordainaraztea?</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>Gaia agortzeko asmo barik: hirigintzan _ejecutar las obras_ kontratistari</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>eragitea izaten da. Eta informatikan, sarritan, prozedura edo programatxoa</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>abiarazteko agintzea.</FONT>
</P>
<BR>
<BR>
<BR>
<BR>
<P><FONT SIZE=2>Karlos del Olmo</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>karlos_del_olmo@donostia.org</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>943424286</FONT>
</P>
</BODY>
</HTML>