<!DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 3.2//EN">
<HTML>
<HEAD>
<META HTTP-EQUIV="Content-Type" CONTENT="text/html; charset=iso-8859-1">
<META NAME="Generator" CONTENT="MS Exchange Server version 5.5.2654.45">
<TITLE>RE: [itzul] ejecución dineraria</TITLE>
</HEAD>
<BODY>

<P><FONT SIZE=2>Asierrekin ados nago behintzat gauza batetan: gaia hobeto aztertu beharko genukeela bere osotasunean eta horren arabera dagokionak (gaian adituak eta euskaran adituak direnak) erabaki bat hartu. (Bada horrelako talde bat edo Justizia Sailean horrelako terminoen inguruan eztabaidatzen duena. Eztabaidak agian modu zabalago batean antola zezaketen, hala ere)</FONT></P>

<P><FONT SIZE=2>Hala ere, gauza bat (eta ez dut astuna izan nahi) Asierrek esandako gauza baten inguruan ("ejecución ez da betearaztea"). Zuk erreklamazio mota bat dela diozu. Horretarako RAEren definizioa hartzen duzu abiapuntutzat eta han 'reclamación' dela dionez, erreklamazioari ematen diozu garrantzia exekuzioa erreklamazio mota bat dela esateko. Nik, aldiz, uste dut prozedura baten izena dela . Nireari heltzeko arrazoia hemen duzu: zuk aipatutako prozedura zibileko lege horrek, hain zuzen, prozedurak arautzen ditu eta 'ejecución dineraria', hain zuzen, horietako bat da. Gainera zuk sartutako liburu horren inguruko azalpenetan argi esaten du: 'regulación del proceso de ejecución dineraria'. Agian oker nabil, baina nik horrela uste dut.</FONT></P>

<P><FONT SIZE=2>Legeak araututako prozedura batek (izapide multzo batek, jardunbide batek) zor bat erreklamatzeko balio lezake eta hauxe da adibiderik onena. Zor guztiak, nolanahi ere, ez dira diruzkoak. Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian ere horrela agertzen da zor hitzaren esanahia: norbaiti ordaindu edo itzuli behar zaion gauza, dirua bereziki.   Definizio horrek onartzen du, beraz, ez dela beti dirua izan behar itzuli beharrekoa. Diruzkoak ez diren zor horiek erreklamatzeko beste prozedura bat egongo da legean eta beste izen bat eman beharko zaio horri ere. </FONT></P>

<P><FONT SIZE=2>Betearaztea ez da erreklamatzea: Erreklamatzea auzi-eskatzaileak hasieratik egiten du auzi-eskea edo demanda auzitegietan aurkezten duenetik, baina, prozedura zibileko legeak ez dizu utziko 'ejecución dinerariaren' prozedurari ekin, aurretik ez baduzu zorra onartzen duen agiririk (sententzia, laudoa...) (lehen aipatutako agindua) eta agiri hori lortzeko beste prozedura batzuei jarraitu behar izan diezu lehendabizi, hau da, ejecución dineraria ez diren  beste batzuk. Hala eta guztiz ere, prozedura horietan guztietan erreklamatzen ari zara.</FONT></P>

<P><FONT SIZE=2>Beraz, berriz ere, itzultzeko orduan zeri garrantzia eman prozedurari ala dirua eskatzeari edo erreklamatzeari. Nik uste, kasu honetan behintzat, lehenengoari.</FONT></P>

</BODY>
</HTML>