<!DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 3.2//EN">
<HTML>
<HEAD>
<META HTTP-EQUIV="Content-Type" CONTENT="text/html; charset=us-ascii">
<META NAME="Generator" CONTENT="MS Exchange Server version 5.5.2654.45">
<TITLE>RE: [itzul] koadro/karratu</TITLE>
</HEAD>
<BODY>
<P><FONT SIZE=2>Oso interesgarria. Baina ez dut ulertu, Patxi, azken esaldia:</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>"2ren lehenengo hiru berreturen batura 7 da"</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>Bi ber hiru zortzi bada, zeintzuk dira 2ren lehenengo berreturak (lehen hirurak batuta zazpi ematen digutenak)?</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>Bestalde, metro koadro/karratu kontuan (ez neukan zalantzarik) metro koadro da erregistro jaso estandarra, eta metro karratu (Ipar.) dialektala. Guk 'metro kuadrau' esaten genuen eta hori ez da ez dialektala ezta zuzena ere, itxura.</FONT></P>
<P><FONT SIZE=2>Metro kubo/kubikoren kasuan Hiztegiak (Koramak) ez du bat ere markatzen, baina adibidea kubo hitzari jarri dio, alegia konturatzeko forma geometrikoaz gain metro kubo esateko ere badela. Dena den, metro koadro moldearen ildotik metro kubo erabiliko nuke testu berean koherentziagatik. Izan ere, ez dakit zer den jasoa, askotan diferenteari esaten diogu jasoa edo jagia, gure berbetatik urrunen dagoenari: hala bada, guretzat jasoena, gainera, kubo (metro kubo) da.</FONT></P>
<P><FONT SIZE=2>Jon Agirre</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>Bizkaia</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>-----Mensaje original-----</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>De: Patxi Angulo [<A HREF="mailto:ccpanmap@si.ehu.es">mailto:ccpanmap@si.ehu.es</A>] </FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>Nik honela erabiltzen dut Informatika Fakultatean:</FONT>
</P>
<P> <FONT SIZE=2>"bi erro 9 berdin 3 da" edo "erro karratu 9 berdin 3 da".</FONT>
</P>
<P> <FONT SIZE=2>"hiru erro 8 berdin 2 da" edo "erro kubiko 8 berdin 2 da"</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>Jakina, esaldi baten barruan honela, esaterako: "9ren erro karratu </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>negatiboa -3 da", eta abar.</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>Berreketan, ordea, "ber" erabiltzen dut: "2 ber hiru berdin 8 da" edo "2ren </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>kuboa 8 da".</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>Aldatu berria da "berredura" hitza da; orain, "berretura" esan behar da: </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>"2ren lehenengo hiru berreturen batura 7 da".</FONT>
</P>
</BODY>
</HTML>