<!DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 3.2//EN">
<HTML>
<HEAD>
<META HTTP-EQUIV="Content-Type" CONTENT="text/html; charset=utf-8">
<META NAME="Generator" CONTENT="MS Exchange Server version 5.5.2654.45">
<TITLE>RE: [itzul] Uso y disfrute</TITLE>
</HEAD>
<BODY>
<P> <FONT SIZE=2>Bazterrak nahastera nator, sentitzen dut. Lehenengo eta behin aztertu beharreko kontua litzateke zure testuan bi aditz horiek zentzu erretorikoa duten edo legezko ondorioak dituzten.</FONT></P>
<P> <FONT SIZE=2>Testu tekniko batekin ari bazara ohar bat: gaztelaniazko "disfrute" hori "uso" baino zabalagoa da nire ustez.</FONT>
</P>
<P> <FONT SIZE=2>RAEk horrela definitzen du "disfrutar" aditza eta lege kontuetarako nik uste dut lehenengo adierari erreparatu beharko geniokeela</FONT></P>
<P><FONT SIZE=2>1. tr. Percibir o gozar los productos y utilidades de algo. Disfrutar la buena comida. </FONT>
<BR><FONT SIZE=2> 2. intr. Tener alguna condición buena, física o moral, o gozar de comodidad, regalo o conveniencia. Disfrutar de excelente salud, destreza, estimación, fama, etc. U. t. c. tr. </FONT></P>
<P><FONT SIZE=2> 3. intr. Tener el favor o amistad de alguien; aprovecharse de él. U. t. c. tr. </FONT>
<BR><FONT SIZE=2> 4. intr. gozar (ǁ sentir placer). </FONT>
</P>
<P> <FONT SIZE=2>Nik esango nuke "disfrutar" horrek eskubidedunari gauza bat erabiltzearen ondorioz lor daitezkeen etekinak bereganatzeko eskubidea ematen diola. Adibide batekin ea gai nahi naizen ezberdintasuna azaltzen: Alokatzeko eskubidearen bidez maizterrak etxea erabil dezake, baina erabiltzeko eskubide horrek askotan ez dio baimentzen etxe hori beste bati alokatzeko eta alokairua maizterrak berak kobratzeko. Horretarako etxeko jabearen baimen berezia behar da. "Disfrute" horrek, ordea, eskubidea emango lioke eskubidea duenari erabiltzearen ondorioz eskura ditzakeen etekinak jasotzeko, esaterako, maizterrak beste inori alokatuz lor dezakeen dirua bereganatzeko.</FONT></P>
<P><FONT SIZE=2>Deustuko Unibertsitateak -IVAPekin betera- argitaratu berri duen Zuzenbide Zibileko Kode euskaratuan "lupertu" hitza erabiltzen du "disfrute" esateko. Ziurrenik ondoko aditzak ezberdindu nahi izan dituelako: "disfrutar", "gozar" eta "usar".</FONT></P>
<P><FONT SIZE=2>Deustuko proposamenari jarraituko bagenio, "erabiltzea eta lupertzea" izango litzateke. </FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>Lupertze aditza nondik datorren begiratzen ibili naiz eta ez dut aurkitu, izan ere, Elhuyarrek ez du jasotzen eta Ibon Sarasolak ere ez. Sentitzen dut zehaztasun gehiago ezin ematea. Ondo izan.Zelai. </FONT></P>
<P><FONT SIZE=2>-----Mensaje original-----</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>De: ITZULTZAILEA (EUSKARA) [<A HREF="mailto:euskara@bergara.net">mailto:euskara@bergara.net</A>] </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>Enviado el: lunes, 18 de octubre de 2004 12:19</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>Para: itzul@postaria.com</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>Asunto: [itzul] Uso y disfrute</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2>Egun on, </FONT>
<BR><FONT SIZE=2>horixe bera itzultzeko bada formularik euskaraz? Biak batera ez det ezer aurkitu; disfrute bakarrik jarrita bai, baina "alarguntza-gozamen" eta halako xelebrekeriak, eta nahiago nuke "gozamen" ez erabiltzea. Kasu honetan, udalak herritar bati etxebizitza bat utzi behar dio, para su uso y disfrute. Hasieran, "udalak utziko dion etxebizitza" jarri dut, huts-hutsean, baina, orain, berdin-berdina ez delakoan, "erabiltzeko eta xxxtzeko" jarri behar nukeela pentsatu dut. Kasu horretan, balioko luke "erabiltzeko eta bizitzeko", edo libreegia ote? Eske "gozamen"....</FONT></P>
<P><FONT SIZE=2>Dena dela, nik nahiago nere aurreneko aukera. Ea zer esaten dezuten zuek.</FONT>
</P>
</BODY>
</HTML>