<!DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 3.2//EN">
<HTML>
<HEAD>
<META HTTP-EQUIV="Content-Type" CONTENT="text/html; charset=iso-8859-1">
<META NAME="Generator" CONTENT="MS Exchange Server version 5.5.2654.45">
<TITLE>RE: [itzul] nation state</TITLE>
</HEAD>
<BODY>
<P><FONT SIZE=2>Nazio-estatua estatua da, estatu nazioa ere estatua den bezala (begiratu ondo marratxoak). Kontzeptu aldetik XIX. mendeko estatuak izendatzeko beraiek asmatutako izena dela deritzot: badira estatu, baina izan nahi lukete nazio, eta, nazio ez direnez, baina estatutasuna justifikatu behar dutelako, erabiltzen dute terminologia hori (debate del estado de la nación bezala, eta España es una Nación, el gobierno de la Nación...), hots, gaztelaniaz behintzat "nación" hitzak estatu esanahia ere badu. Euskaraz ordea nazioa gauza bat da eta estatua beste bat, nahiz eta semantikan ere gaztelaniaren hegalpean gero eta gehiago babesten garen (cf. NAN).</FONT></P>
<P><FONT SIZE=2>Kontzeptu aldetik, bada, nazio-estatua eta estatu nazioa berdinak badira ere, morfojoskera aldetik era diferentean sortutakoak dira (ikus hitz elkarteez Euskaltzaindiak erabakia hartzeko erabili zuen aurrelana).</FONT></P>
<P><FONT SIZE=2>"Nación-estado" ez dut inoiz entzun. Euskal Herria "nación sin estado" litzateke, estaturik gabeko nazioa edo estatu gabeko herria.</FONT></P>
<P><FONT SIZE=2>Jon Agirre</FONT>
<BR><FONT SIZE=2>Bizkaia</FONT>
</P>
</BODY>
</HTML>