<HTML>
<HEAD>
<TITLE>Re: [itzul] Pindaro</TITLE>
</HEAD>
<BODY>
<FONT FACE="Times"><BR>
<BR>
<FONT COLOR="#000098">> <BR>
> EDEBE-GILTZA argitaletxearen KULTURA KLASIKOA DBH-4 liburuan (135. <BR>
> or.), Lehenengo Pitikoaren zati bat dago.<BR>
> <BR>
<BR>
<BR>
<BR>
<BR>
</FONT>Liburu hori Gidor Bilbaok atondu zuen. Hona hemen pasartea:<BR>
<FONT COLOR="#000098"><BR>
</FONT>[...] Orro dagite, beren amildegien<BR>
barru-barrutik, su eskuraezinaren<BR>
iturburu gardenenek; ibaiak<BR>
egunez ke-bolada beltzak<BR>
barreiatzen ditu eta gauean, gar gorrixka da<BR>
harkaitzak zalapartaz irauli eta narras<BR>
itsasoko zulo sakonera eramaten dituena.<BR>
Eta Hefestoren zorrotada ikaragarriak<BR>
goitik botatzen dituena, animalia hura da.<BR>
Mirari harrigarria da ikustea,<BR>
txundigarria aurrez aurre entzutea<BR>
gatibu hori, Etnaren gailur beltz hostotsuen<BR>
eta ordokiaren artean kartzelatua;<BR>
bera etzaten den tokian lurrak<BR>
bizkarra urratzen dio eta bizirik larrutzen.<BR>
zure gogoko izan nahi nuke, oi Zeus,<BR>
mendi honetako errege! Mendia soro emakorren <BR>
buru harroa da eta bere izena darama hurbileko <BR>
hiriak, loria ekarri zion sortzaile ohoretsuak<BR>
emanik; estadio pitikoan entzun baituzue,<BR>
Hieronen gurdi gaineko garaipena kantatu zuenean<BR>
oihulariak izendaturik. [...]<BR>
<BR>
Pindaro. <I>I. Pitikoa</I></FONT>
</BODY>
</HTML>