<HTML>
<HEAD>
<TITLE>Re: [itzul] Bosgarren txahala bezala gelditu</TITLE>
</HEAD>
<BODY>
el 5/11/04 08:31, Rey Escalera, Fernando (Traductor BON) en fernando.rey.escalera@cfnavarra.es escribió:<BR>
<BR>
<BLOCKQUOTE> <BR>
<FONT COLOR="#0000FF"><FONT SIZE="2"><FONT FACE="Arial">Ilobak "bosgarren txahala bezala gelditu" zer ote den galdetu dit, irakasleak ikertzeko eskatu baitie.<BR>
Ez dut inon aurkitu holakorik.<BR>
Aditu duzue inoiz? Zer esan nahi du horrek?<BR>
</FONT></FONT></FONT> <BR>
<FONT COLOR="#0000FF"><FONT SIZE="2"><FONT FACE="Arial">Eskerrik asko aldez aurretik<BR>
Fernando Rey.<BR>
</FONT></FONT></FONT><BR>
</BLOCKQUOTE><BR>
Fernando Amezketarraren pasadizo bat da: nonbait lau lagun afaltzen hasi, eta bera gonbidatuko zutelakoan baina ezer ez. Eta Fernandok orduan kontatzen die nola egundokoa ikusi duen: behi batek bost txahal egin dituela aldi berean; baina, sekulako arazoa daukatela: behiak lau titi, eta bosgarren txahala begira egon behar.<BR>
<BR>
Ez naiz baserrikoa eta ez dakit zehazki zenbat titi eta errape dituen behiak, baina ipuina halako zerbait da, eta esaeraren jatorria ere bai. Ulertzen da?<BR>
<BR>
X.
</BODY>
</HTML>