<html>
<head>
<META HTTP-EQUIV="Content-Type" CONTENT="text/html; charset=iso-8859-1">
<meta name=Generator content="Microsoft Word 10 (filtered)">
<style>
<!--
/* Style Definitions */
p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal
{margin:0cm;
margin-bottom:.0001pt;
font-size:12.0pt;
font-family:"Times New Roman";}
a:link, span.MsoHyperlink
{color:blue;
text-decoration:underline;}
a:visited, span.MsoHyperlinkFollowed
{color:blue;
text-decoration:underline;}
p
{margin-right:0cm;
margin-left:0cm;
font-size:12.0pt;
font-family:"Times New Roman";}
span.EstiloCorreo19
{font-family:Arial;
color:navy;}
@page Section1
{size:595.3pt 841.9pt;
margin:70.85pt 3.0cm 70.85pt 3.0cm;}
div.Section1
{page:Section1;}
-->
</style>
</head>
<body lang=EU link=blue vlink=blue>
<div class=Section1>
<p class=MsoNormal><font size=2 color=navy face=Arial><span style='font-size:
10.0pt;font-family:Arial;color:navy'>Altamirako hartzulo berrietan egon
nintzenean, Paśl, eraikuntza (etxe) batean sartu nintzen, are gehiago, pabiloi
batean, handik, proiekzio-gela batera eroan gintuen gidariak. Halako batean
pantaila-aldea zabaldu zen eta sala edo areto handi batera sartu gintuen:
huraxe zen haitzulo berria. Koba zaharraren erreplika, kobazulo natural batean
egin zutela sinestea zail egiten zait (kobazulo natural bi, barruko espazioaren
banaketan berdin-berdinak?), are zailagoa bertan egon ondoren. Baina, tira...</span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 color=navy face=Arial><span style='font-size:
10.0pt;font-family:Arial;color:navy'> </span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 color=navy face=Arial><span style='font-size:
10.0pt;font-family:Arial;color:navy'>Altamirako hartzulo berria naturala ala
artifiziala den gorabehera, entziklopediaren definizioetatik ateratzen dena da
hartzulo/haitzulo dugula noranahikoa eta koba/kobazulo berezkoetara mugatua.
Beraz, naturala nahiz artifiziala izan, entziklopediaren arabera
hartzulo/haitzulo ondo dago kasu guztietan, eta koba/kobazulo bakarrik legoke
ondo kasu bakar batean, berezkoa denean, eta, Euskaltzaindiaren ohartxoaren
muga gehituta, hitz horien erabilera Hegoaldekoa soilik dela hartu behar genuke
kontuan (oso oker ez banago, erreplika, guztiz artifiziala da, baina litekeena
da ni oso oker egotea). Ondo ulertu badut, behintzat, definizio horiek horixe
adierazten dute.</span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 color=navy face=Arial><span style='font-size:
10.0pt;font-family:Arial;color:navy'> </span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 color=navy face=Arial><span style='font-size:
10.0pt;font-family:Arial;color:navy'>Heg. laburduraren esanahiaren azalpenean,
ostera, Josemari, hain zuzen ere, ez dakit nondik atera duzun "</span></font><font
size=2 face=Arial><span style='font-size:10.0pt;font-family:Arial'>Badirudi
lehen azalpenari besterik ez diozula ekin"<font color=navy><span
style='color:navy'>. Nik esan gabe zuk hori ulertzea, zuk zeuk Heg. markari
ematen diozun zentzu peioratiboari egotziko nioke. Izan ere, 'alfonbra'
eta 'tapiz' hitzen kasuan "Euskaltzaindia ez da gauza izan
euskaldun guztiok batu gaitzakeen forma bakar bat eskaintzeko", baina
kasu honetan eskaini ditu "hartzulo/haitzulo", beraz, argi dago
Heg. horrek ez duela lehen azalpeneko hori esan nahi, alegia, <i><span
style='font-style:italic'>aspertu</span></i>-ren lehen adieraren kasua dela,
eta, ondorioz, Heg. hori bestetara ulertu behar dela, hau da, "adierazten
du delako erabilera Hegoaldekoa soilik dela". Hori esan dut (nik, esan, "'Koba'
eta 'kobazulo' Hegoaldekoak dira" baino ez dut esan), hori bakarrik esan
nahi nuen (Heg. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko azalpenarekin, azken ohartxoa
barne: "Ez dugu uste inongo irakurlek arazorik izango duenik batzuk eta
besteak bereizten"; baina badirudi ez dela horrela, edo ez diogula
besteari gure moduan zuzen bereiztu duela aitortu gura) eta hori esanda utziko
dut, naziena-eta enparaua gehiegitxo iruditu zait eta. Bakoitzak geure mamuak...</span></font></span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 color=navy face=Arial><span style='font-size:
10.0pt;font-family:Arial;color:navy'> </span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 color=navy face=Arial><span style='font-size:
10.0pt;font-family:Arial;color:navy'>Segi ondo izaten,</span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 color=navy face=Arial><span style='font-size:
10.0pt;font-family:Arial;color:navy'> </span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 color=navy face=Arial><span style='font-size:
10.0pt;font-family:Arial;color:navy'>Jon</span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 color=navy face=Arial><span style='font-size:
10.0pt;font-family:Arial;color:navy'> </span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 color=navy face=Arial><span style='font-size:
10.0pt;font-family:Arial;color:navy'> </span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=3 face="Times New Roman"><span style='font-size:
12.0pt'> </span></font></p>
</div>
</body>
</html>