<!DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 4.0 Transitional//EN">
<HTML><HEAD>
<META http-equiv=Content-Type content="text/html; charset=iso-8859-1">
<META content="MSHTML 6.00.2800.1226" name=GENERATOR>
<STYLE></STYLE>
</HEAD>
<BODY bgColor=#ffffff>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff size=2>Ia
konforme nengoke, baina...:</FONT></SPAN></DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff
size=2></FONT></SPAN> </DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff
size=2>Hasteko, ez da sintagmatxo hori bera bakarrik bizitzeko jaio.
Behinenik, beste adizlagunen batez lagundurik ager dakiguke, eta, orduan,
adizlagunen pilaketa nahasgarria gerta daiteke aurki:</FONT></SPAN></DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff
size=2></FONT></SPAN> </DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff size=2>haren
sakoneko nia ("haren sakona" uler liteke)</FONT></SPAN></DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff
size=2></FONT></SPAN> </DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff
size=2>Alegia, testuinguru gramatikalak eragiten duela hein handi batean, eta,
alde horretatik, halako kasuetan, abantaila izaten duela, nabarmena, izenondoak
adizlagunaren aldean. Hainbesterainokoa, non berez adizlagun dena izenondo gisa
erabiltzera bultza bakaitzake:</FONT></SPAN></DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff
size=2></FONT></SPAN> </DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff size=2>haren
ni (sakon-)sakonekoa</FONT></SPAN></DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff
size=2></FONT></SPAN> </DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff
size=2>Jakina, "sakon" edukita, ez litzateke behar "sakoneko"rik hor... Baldin
eta sinonimo balira biak. Ez baitira guztiz halako: "ni" izenaz predikatzen
den nolakotasun bat da "sakon" (adiera ez-zehaztailea ere onartzen du; alegia,
nia berez dela sakon ulertzea, eta ez ni posibleen artean bat dela sakon), eta
"ni" izenaren kokapena zehazten du, berriz, "sakoneko"k (=sakonean + -KO). Ez
dira biak, beraz, adierako bereko eta aukerako guztiz, nahiz gerta daitekeen
pragmatikoki baliokide gertatzea kasu batzuetan.</FONT></SPAN></DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff
size=2></FONT></SPAN> </DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff size=2>Beraz,
Bittor, uste diat egokiagoa dela analisi hori NOLAKO adiera duten adizlagunen
kasurako, non, hor bai, sinonimo baitira adizlaguna eta
izenondoa:</FONT></SPAN></DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff
size=2></FONT></SPAN> </DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff size=2>ardura
gehiegia / gehiegi(z)ko ardura</FONT></SPAN></DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff size=2>kalte
izugarriak / izugarrizko kalteak</FONT></SPAN></DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff size=2>kontu
xelebreak / xelebrezko kontuak</FONT></SPAN></DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff
size=2></FONT></SPAN> </DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff
size=2>Halakoak, bestalde, labur-laburrak izaten dira. Beraz, ez dut uste alde
handirik dagoenik halakoetan bi aukeren artean, prozesatu ere, zatika bai, baina
hizka ere baitugu prozesatzen informazioa. Hartara, halakoetan (mikrosintaxian
edo), erabakigarriagoa izaten da sintaxi-testuingurua informazio-segidaren
antolaera baino.</FONT></SPAN></DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff
size=2></FONT></SPAN> </DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff
size=2>Oraintxe pasatu zait burutik analogia (ideia lehenagotikoa da):
fisikan makroeskalaren eta mikroeskalaren jokaerari teoria desberdin eta
bateragaitzez heltzen zaien moduan, gure joskeran ere makrosintaxia eta
mikrosintaxia bereizi behar genituzke, hots, sintetikoki, kolpe
batetik prozesatzen ditugun zatiei tratamendu bat eman, eta beste bat
hortik gorako kateei. Ez dakit guztiz konforme egotera irits gintezkeen horrela
ere, baina argiago markatua geratuko litzateke eztabaida-esparru
bakoitza.</FONT></SPAN></DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff
size=2></FONT></SPAN> </DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff
size=2>Barkatu galarazita denbora.</FONT></SPAN></DIV>
<DIV><SPAN class=990372108-16122004><FONT face=Arial color=#0000ff
size=2></FONT></SPAN> </DIV>
<BLOCKQUOTE dir=ltr style="MARGIN-RIGHT: 0px">
<DIV class=OutlookMessageHeader dir=ltr align=left><FONT face=Tahoma
size=2>-----Jatorrizko mezua-----<BR><B>Nondik:</B> itzul-bounces@postaria.com
[mailto:itzul-bounces@postaria.com]<B>Honen izenean: </B>Bittor
Hidalgo<BR><B>Bidalia:</B> Asteazkena, 2004.eko abenduak 15
12:38<BR><B>Nora:</B> ItzuL<BR><B>Gaia:</B> Re: [itzul] YO
PROFUNDO<BR><BR></FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>
<DIV><FONT face=Arial size=2>YO PROFUNDO: </FONT><FONT face=Arial size=2>nola
dago hobeto? NI SAKONA ala SAKONEKO NIA</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Laxaro</FONT> </DIV></FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2></FONT> </DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Noski, biak dira onak eta ezin hobeak. Ordea,
biak dira desberdinak. Zertan? bada, aukerako ordena kontu guztietan bezala,
nahitaez begiratu beharko diogu ordenamendu batek eta besteak mezu
hartzailearengan eragiten duten mezu prozesatze/deskodetze/ulertze egitura
desberdinari. Ea ulertzera ematen dudan nire burua modu errazean:</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2></FONT> </DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>NI SAKONA jasoaz (irakurriz, baina are entzunez),
mezu hartzaileak lehendabizi NI irakurriko du eta honek kontzeptu oso bat
emango dio. Hau da, jakingo du NI-(a)-ri / NI bati buruz ari dela hitz egiten
delako esaldia. Eta ondoren zehaztuko zaio, edo ondoren eramango da mezu
hartzailea NI horren zehaztasun batera, ez EDOZEIN NI, baizik eta NI
SAKONA.</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2></FONT> </DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Aldiz, SAKONEKO NI egiturarekin, mezu hartzaileak
lehendabizi SAKONEKO jasoaz, alde batetik jakingo du ez garela ari kontzeptu
oso batez, baizik eta geroago emango zaion kontzeptu baten zehaztasunaz. Hau
da, pentsarazioko diogu lehenik SAKONEKO-az (hau da, zehaztasunaz), eta gero
bakarrik NIaren kontzeptu orokor, baina aldi berean jada aurretik
zehaztutakoaz.</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2></FONT> </DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Horretaz jabetuta, mezu emaileak, hiztun edo
idazle, bere nahira erabaki beharko du zein ulertze/deskodetze/prozesatze bide
eragitea komeni zaion, edo nahi duen, momentu bakoitzean, mezu
hartzailearengan.</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2></FONT> </DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Ez dakit inori baliagarri izan dakiokeen halako
hausnarketa (ez dakit, arrunt) bat, baina zalantzarik ez, mezu hartzailearen
ikuspegitik begiratu behar diegula oredenamendu kontu guztiei (hanbat eta
gehiago, zenbat eta aldaketa luzeagoak izan, noski baina are kasu honetan
bezala, ordena trukaketak, txikiak baldin badira).</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2></FONT> </DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Ondo izan</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2></FONT> </DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>bittor</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial
size=2></FONT><BR>---------------------------------------------<BR>Bittor
Hidalgo Eizagirre /Victor/<BR>k/ Intxaurrondo, 54, 4. A<BR>20015 Donostia
(Gipuzkoa)<BR>Tfnoa eta faxa: 943-273748 // 655728290<BR>posta-e: <A
href="mailto:bittorhidalgo@euskalnet.net">bittorhidalgo@euskalnet.net</A></DIV></BLOCKQUOTE></BODY></HTML>