<!DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 4.0 Transitional//EN">
<HTML><HEAD>
<META http-equiv=Content-Type content="text/html; charset=iso-8859-1">
<META content="MSHTML 6.00.2800.1106" name=GENERATOR>
<STYLE></STYLE>
</HEAD>
<BODY bgColor=#ffffff>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Kaixo, Iņaki, eta urte berri on, bidebatez.
</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Bigarren ordenari eutsita, nik uste Sigla aurretik
emanez gero parentesirik gabe behar duela, eta siglaren esanahia parentesi
artean, nahi bada; izan ere, parentesi arteko bokadilloak aurretik azaldutako
zerbaiten azalpena edo testuingurua gehiago argitzeko makulua behar du, eta
sigla aurretik eta parentesi artean ematea ilun samarra iruditzen zait. Baina,
tira, nire iritzia xumea baino ez da.</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Eta lasai, nirean ere ez da mezurik jaso aipatu
duzun denbora-tarte horretan, baina etorriko dira, noski,
bueltakoak.</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Ondo izan</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2></FONT> </DIV>
<BLOCKQUOTE
style="PADDING-RIGHT: 0px; PADDING-LEFT: 5px; MARGIN-LEFT: 5px; BORDER-LEFT: #000000 2px solid; MARGIN-RIGHT: 0px">
<DIV style="FONT: 10pt arial">----- Original Message ----- </DIV>
<DIV
style="BACKGROUND: #e4e4e4; FONT: 10pt arial; font-color: black"><B>From:</B>
<A title=terminologia@bitez.com
href="mailto:terminologia@bitez.com">Terminologia BITEZ LOGOS</A> </DIV>
<DIV style="FONT: 10pt arial"><B>To:</B> <A title=itzul@postaria.com
href="mailto:itzul@postaria.com">itzul@postaria.com</A> </DIV>
<DIV style="FONT: 10pt arial"><B>Sent:</B> Monday, January 03, 2005 5:15
PM</DIV>
<DIV style="FONT: 10pt arial"><B>Subject:</B> [itzul] Erakundearen Izena
(SIGLA) -deklinabidea-</DIV>
<DIV><BR></DIV>Urte berri on guztioi!<BR>(Hori, ezer baino lehen, jakina) Eta,
bestetik, ez dakigu zergatik ez den mezurik ere _ItzuL_eratu San Silbestre
bezperaz geroztik, baina, izan bitxia behintzat bada.<BR>Gure sistemak ez ote
du mezurik jasotzen...? Gaupasak horren beldurgarriak izan ote
dira...?<BR>Edonola ere, kontsulta puntuala baino zerbait gehiagorekin gatoz,
zerrendan horrenbeste (a)buru izanik, urtea bete baino lehen gaiaren gainean
argia egiteko gauza izango garelakoan.<BR>Eta lot gatzaizkion gaiari... auzia
_ilustratzeko_ edo, euskararen BERRIPAPERAren 151. alean EIZIEri buruzko
aipamena baina egokiagorik aurkitu ez, eta horixe erabiliko
dugu.<BR><BR>Adibidea:<BR>Hogei urte bete ditu, Euskal Itzultzaile,
Zuzentzaile eta Interpreteen (EIZIE) <B><I>Senez</I></B>
aldizkariak.<BR><BR>Hor erabili den ordena--> Erakundearen
Izena[atzizkia] (SIGLA) ....<BR>baino konbinazio erabilgarriagorik izango al
da?<BR>Ziur gara hamaika buruhauste eragiten diola horrek gutariko
gehiengoari, guztioi ez esatearren, horrelakoak idatzi behar ditugun
bakoitzean.<BR>Zein litzateke ordena aproposa? Zer konbentzio hautsi behar
genuke bide egokia aurkitzeko? Horren aldrebes al litzateke honako beste
ordena hau?:<BR><BR>(SIGLA) Erakundearen Izena[atzizkia]<BR><BR>Kezkatzen al
du inor arazo honek? Ez al zaio inori arazo iruditzen?<BR>Nagiak astindu eta
urteko lehen astelehenari "buelta" emango diozuelakoan, agur
t'erdi.<BR><BR>Iņaki<BR>BITEZ LOGOS </BLOCKQUOTE></BODY></HTML>