<html>
<body>
Urte berri on guztioi!<br>
(Hori, ezer baino lehen, jakina) Eta, bestetik, ez dakigu zergatik ez den
mezurik ere _ItzuL_eratu San Silbestre bezperaz geroztik, baina, izan
bitxia behintzat bada.<br>
Gure sistemak ez ote du mezurik jasotzen...? Gaupasak horren
beldurgarriak izan ote dira...?<br>
Edonola ere, kontsulta puntuala baino zerbait gehiagorekin gatoz,
zerrendan horrenbeste (a)buru izanik, urtea bete baino lehen gaiaren
gainean argia egiteko gauza izango garelakoan.<br>
Eta lot gatzaizkion gaiari... auzia _ilustratzeko_ edo, euskararen
BERRIPAPERAren 151. alean EIZIEri buruzko aipamena baina egokiagorik
aurkitu ez, eta horixe erabiliko dugu.<br><br>
Adibidea:<br>
Hogei urte bete ditu, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen
(EIZIE) <b><i>Senez</i></b> aldizkariak.<br><br>
Hor erabili den ordena--> Erakundearen Izena[atzizkia]
(SIGLA) ....<br>
baino konbinazio erabilgarriagorik izango al da?<br>
Ziur gara hamaika buruhauste eragiten diola horrek gutariko gehiengoari,
guztioi ez esatearren, horrelakoak idatzi behar ditugun bakoitzean.<br>
Zein litzateke ordena aproposa? Zer konbentzio hautsi behar genuke bide
egokia aurkitzeko? Horren aldrebes al litzateke honako beste ordena
hau?:<br><br>
(SIGLA) Erakundearen Izena[atzizkia]<br><br>
Kezkatzen al du inor arazo honek? Ez al zaio inori arazo iruditzen?<br>
Nagiak astindu eta urteko lehen astelehenari "buelta" emango
diozuelakoan, agur t'erdi.<br><br>
Iņaki<br>
BITEZ LOGOS</body>
</html>