<!DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 3.2//EN">
<HTML>
<HEAD>
<META HTTP-EQUIV="Content-Type" CONTENT="text/html; charset=us-ascii">
<META NAME="Generator" CONTENT="MS Exchange Server version 5.5.2657.73">
<TITLE>RE: Eradundearen Izena (SIGLA) -deklinabidea-</TITLE>
</HEAD>
<BODY>
<BR>
<UL>
<P><FONT SIZE=2 FACE="Arial">Message: 1</FONT><FONT COLOR="#0000FF" SIZE=2 FACE="Arial"> </FONT> <FONT SIZE=2 FACE="Arial">Date: Mon, 03 Jan 2005 17:15:56 +0100</FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">From: Terminologia BITEZ LOGOS <terminologia@bitez.com></FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">Subject: [itzul] Erakundearen Izena (SIGLA) -deklinabidea-</FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">To: itzul@postaria.com</FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">Message-ID: <6.0.0.22.2.20050103164708.01d4fd00@posta.bitez.com></FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"</FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">Urte berri on guztioi!</FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">(Hori, ezer baino lehen, jakina) Eta, bestetik, ez dakigu zergatik ez den </FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">mezurik ere _ItzuL_eratu San Silbestre bezperaz geroztik, baina, izan </FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">bitxia behintzat bada.</FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">Gure sistemak ez ote du mezurik jasotzen...? Gaupasak horren beldurgarriak </FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">izan ote dira...?</FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">Edonola ere, kontsulta puntuala baino zerbait gehiagorekin gatoz, zerrendan </FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">horrenbeste (a)buru izanik, urtea bete baino lehen gaiaren gainean argia </FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">egiteko gauza izango garelakoan.</FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">Eta lot gatzaizkion gaiari... auzia _ilustratzeko_ edo, euskararen </FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">BERRIPAPERAren 151. alean EIZIEri buruzko aipamena baina egokiagorik </FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">aurkitu ez, eta horixe erabiliko dugu.</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2 FACE="Arial">Adibidea:</FONT><FONT COLOR="#0000FF" SIZE=2 FACE="Arial"> </FONT> <FONT SIZE=2 FACE="Arial">Hogei urte bete ditu, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen</FONT><FONT COLOR="#0000FF" SIZE=2 FACE="Arial"> </FONT> <FONT SIZE=2 FACE="Arial">(EIZIE) Senez aldizkariak.</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2 FACE="Arial">Hor erabili den ordena--> Erakundearen Izena[atzizkia] (SIGLA) ....</FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">baino konbinazio erabilgarriagorik izango al da?</FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">Ziur gara hamaika buruhauste eragiten diola horrek gutariko gehiengoari, </FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">guztioi ez esatearren, horrelakoak idatzi behar ditugun bakoitzean.</FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">Zein litzateke ordena aproposa? Zer konbentzio hautsi behar genuke bide </FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">egokia aurkitzeko? Horren aldrebes al litzateke honako beste ordena hau?:</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2 FACE="Arial">(SIGLA) Erakundearen Izena[atzizkia]</FONT>
</P>
<P><FONT SIZE=2 FACE="Arial">Kezkatzen al du inor arazo honek? Ez al zaio inori arazo iruditzen?</FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">Nagiak astindu eta urteko lehen astelehenari "buelta" emango diozuelakoan, </FONT>
<BR><FONT SIZE=2 FACE="Arial">agur t'erdi.</FONT>
</UL>
<P><FONT COLOR="#0000FF" SIZE=2 FACE="Arial">=========================</FONT>
<UL>
<P><FONT COLOR="#0000FF" SIZE=2 FACE="Arial">Urte berri on guztioi!</FONT>
</P>
<P><FONT COLOR="#0000FF" SIZE=2 FACE="Arial">Hor duzue beste iritzi bat: Erakundearen izenaren eskema, nolabait, Zalantza-Dantzan agertzen den baten parekoa da:</FONT>
</P>
<P><FONT COLOR="#0000FF" SIZE=2 FACE="Arial">"Alderdi Iraultzaile Instituzionala (PRI) berriz atera da garaile hauteskundeetan".</FONT>
</P>
<P><FONT COLOR="#0000FF" SIZE=2 FACE="Arial">Hau da, azalpen kutsua antzematen zaio, baina dagoeneko erakundearen sigla erroturik dagoenez, egokiago litzateke Txemak esaten duena: SIGLA aurretik eta ondoren parentesi artean esanahia.</FONT></P>
<P><FONT COLOR="#0000FF" SIZE=2 FACE="Arial">EIZIE (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea)</FONT>
</P>
<P><FONT COLOR="#0000FF" SIZE=2 FACE="Arial">Beraz, ondokoak errezago irakur daitezke, batez ere lehena:</FONT>
</P>
<P><FONT COLOR="#0000FF" SIZE=2 FACE="Arial">Hogei urte bete ditu, EIZIEren (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea) Senez aldizkariak.</FONT>
</P>
<P><FONT COLOR="#0000FF" SIZE=2 FACE="Arial">Hogei urte bete ditu, EIZIEren -Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea- Senez aldizkariak.</FONT>
</P>
<P> <FONT COLOR="#0000FF" SIZE=2 FACE="Arial">Agur bero bat,</FONT>
</P>
<BR>
<BR>
<BR>
</UL>
</BODY>
</HTML>