<!DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 4.0 Transitional//EN">
<HTML><HEAD>
<META http-equiv=Content-Type content="text/html; charset=iso-8859-1">
<META content="MSHTML 6.00.2600.0" name=GENERATOR>
<STYLE></STYLE>
</HEAD>
<BODY bgColor=#ffffff><FONT face=Arial size=2></FONT>
<DIV><BR><BR>Edonola ere, kontsulta puntuala baino zerbait gehiagorekin gatoz, 
zerrendan horrenbeste (a)buru izanik, urtea bete baino lehen gaiaren gainean 
argia egiteko gauza izango garelakoan.<BR>Eta lot gatzaizkion gaiari... auzia 
_ilustratzeko_ edo, euskararen BERRIPAPERAren 151. alean EIZIEri buruzko 
aipamena baina egokiagorik aurkitu ez, eta horixe erabiliko 
dugu.<BR><BR>Adibidea:<BR>Hogei urte bete ditu, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile 
eta Interpreteen (EIZIE) <B><I>Senez</I></B> aldizkariak.<BR><BR>Hor erabili den 
ordena-->   Erakundearen Izena[atzizkia] (SIGLA) ....<BR>baino 
konbinazio erabilgarriagorik izango al da?<BR>Ziur gara hamaika buruhauste 
eragiten diola horrek gutariko gehiengoari, guztioi ez esatearren, horrelakoak 
idatzi behar ditugun bakoitzean.<BR>Zein litzateke ordena aproposa? Zer 
konbentzio hautsi behar genuke bide egokia aurkitzeko? Horren aldrebes al 
litzateke honako beste ordena hau?:<BR><BR>(SIGLA) Erakundearen 
Izena[atzizkia]</DIV>
<DIV> </DIV>
<DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>I</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Iņaki:</FONT></DIV>
<DIV> </DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Nire ustez, zuk proposatzen duzun 
hurrenkera horixe da egokiena euskararen molde sintaktikorako. Ahal dudan 
guztietan erabiltzen dut nik, naturalena iruditzen zaidalako, bai testu batean 
sigla behin bakarrik aipatu behar denerako bai gero maiz aipatu behar 
denerako.</FONT></DIV><FONT face=Arial size=2></FONT><FONT face=Arial 
size=2></FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Zer konbentzio hautsi behar diren? Hara, nik uste 
dut komeni zaigula arazo espezifikoetarako soluzio espezifikoak finkatzeko adina 
malgutasun izatea. Koma, parentesi, marra eta abarren  erabilera 
ohiezkoenek guztiz asetzen ez bagaituzte, zergatik ez asmatu (usadio bat 
finkatzeko lagungarria bada) molde erdi-legezkoren bat? Honelako zerbait gaizki 
al legoke?</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2></FONT> </DIV>
<DIV>"Hogei urte bete ditu, EIZIE-Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta 
Interpreteen Elkartearen <B><I>Senez</I></B> aldizkariak."<BR><BR></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2></FONT> </DIV>
<DIV><BR><BR><BR>Kezkatzen al du inor arazo honek? Ez al zaio inori arazo 
iruditzen?<BR>Nagiak astindu eta urteko lehen astelehenari "buelta" emango 
diozuelakoan, agur t'erdi.<BR><BR>Iņaki<BR>BITEZ LOGOS </DIV></BODY></HTML>