<!DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 4.0 Transitional//EN">
<HTML><HEAD>
<META http-equiv=Content-Type content="text/html; charset=iso-8859-1">
<META content="MSHTML 6.00.2715.400" name=GENERATOR>
<STYLE></STYLE>
</HEAD>
<BODY>
<DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>> kontua da horiek biak Estatua eta
Administrazioa lege eraketa eta definizioa diuzten organoak
direla </FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2></FONT> </DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Estatua eta administrazioa ez nuke
esango "organoak" direnik. Administrazioa, bereziki, nahiko kontzeptu
orokorra dela iruditzen zait (Hiztegi terminologikoko definizioa: "Estatuak
bere baitan hartzen duen edozein herri-administrazio. Estatuko administrazioak
dira toki-administrazio eta<BR>erakunde-administrazio guztiak."). Horrela,
HAEE/IVAPeko testuetan administrazioa letra xehez eman izan dute
sistematikoki --nik uste--. Konparazio batera, 30/1992 Legean, Administrazio eta
Prozedura Legean alegia, "Administración General del Estado" emateko "estatuko
administrazio orokor" erabili zuten. Geuk ere, Nafarroako Parlamentuan, bide
horri heldu diogu azken aldi honetan. Egia da, hala ere, sarritan ikusten
dela administrazioa letra larriz idatzita --irudipen hori daukat
behintzat. </FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2></FONT> </DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>"Estatu" hitzarekin, ez dakit oso ongi
zergatik, zalantza gehixeago dut --estatu jakin bati buruz
ari garelarik, betiere--. Euskaltermeko fitxa horretan bertan, adibidean
hain zuzen, honela ageri da: "...dagokio Estatuko administrazioaren
lege-aurreproiektuek..."</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2></FONT> </DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Ander Irizar</FONT></DIV></DIV></BODY></HTML>