<!DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 4.0 Transitional//EN">
<HTML><HEAD>
<META http-equiv=Content-Type content="text/html; charset=iso-8859-1">
<META content="MSHTML 6.00.2800.1106" name=GENERATOR>
<STYLE></STYLE>
</HEAD>
<BODY bgColor=#ffffff>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Espartako "euspañola"? Atrebentziak (beste hitz
batekin ez esateagatik) oso ausart bihurtzen du jendea (estatubatuarrak izan
ezik, horiek berez omen diran ezjakinak, nonbait, Chomsky
adibidez).</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Hainbat eta hainbat kasu daude erromatarren garaian
gurean (edo hobe esanda, garai bateko Baskonia zabalean) aurkituriko
izen-inskripzioetan, baina, buruz ari naiz, ezagunena (ordaina gure garairaino
iritsi delako, beste hainbat ez bezala) aiptatu dut; orduko euskal jatorriko
ENNECUS izen latinoa (eta oker ez banago, Erromako Errepublikaren garaikoa da,
Inperioaren aurrekoa, erromatar zibilizazioa gurera iritsi berritan-edo, duela
2.000 urte baino gehiago, españolez inguratuta eta inbadituta bizi ginen
garaikoa, alegia) ENEKO eman du euskaraz lur horretan bertan, mendeak aurrera,
edo bi formak elkarrekin bizi izanda, agian. Latinezko -us hori euskaraz -o
bihurtzea berezko emaitza da pertsona-izenetan (beste kasu batzuetan ere bai,
antza), eta hori erromantzeak sortu baino mende batzuk lehenenago, erromantze
gureak eta gure ingurukoenak. Horretara iristeko ez dago Koldo Mitxelena izan
beharrik. Ze zorte txarra gurea, hain hizkuntza atzeratuen artean jaio izana eta
bizi behar izana mendeetan eta mendeetan!!</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Gauzak gordin eta garden esan zalea omen zara, bada
oso adibide kaskar eta funtsik gabeak jartzen dituzu inolako
azterketa-irizpiderik gabeko zure uste eta pentsakizun historizistak
justifikatzeko. </FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Eta, bidez batez, ez dut uste egokiena zarenik
inoren aurreiritziei buruz hitz egiteko, oro har ari zarenean aurreiritzia
baitarie zure azalpen gehienei (foro honetan behintzat), izen jakina duen
aurreiritzia gainera, irizpide linguistikoekin inolako zerikurisik ez duenak.
Besteak beste.</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Zehaztuko nizkizuke beste zenbait gauzatxo, baina
alferrik litzateke ziur asko; hortaz, hurrena arte.</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2>Ondo izan.</FONT></DIV>
<DIV><FONT face=Arial size=2></FONT> </DIV>
<BLOCKQUOTE
style="PADDING-RIGHT: 0px; PADDING-LEFT: 5px; MARGIN-LEFT: 5px; BORDER-LEFT: #000000 2px solid; MARGIN-RIGHT: 0px">
<DIV style="FONT: 10pt arial">----- Original Message ----- </DIV>
<DIV
style="BACKGROUND: #e4e4e4; FONT: 10pt arial; font-color: black"><B>From:</B>
<A title=mmorris@euskalnet.net href="mailto:mmorris@euskalnet.net">Mikel
Morris</A> </DIV>
<DIV style="FONT: 10pt arial"><B>To:</B> <A title=itzul@postaria.com
href="mailto:itzul@postaria.com">ItzuL</A> </DIV>
<DIV style="FONT: 10pt arial"><B>Sent:</B> Tuesday, February 08, 2005 7:19
AM</DIV>
<DIV style="FONT: 10pt arial"><B>Subject:</B> [itzul] Munduko pertsona eta
toki-izenak eta erabakitzeko prozesuitxi-itxia</DIV>
<DIV><BR></DIV>Arauak daude, hori bai, baina ez dira beti erabiltzen edo
jakinarazten eta ez da bidezkoa.<BR><BR><BR>Izen historikoei dagokienez,
esaterako, Elhuyarrek soil-soilik forma euspañolak agertzen ditu beren
hiztegian, esaterako, "Kaligula", "Espartako" baina Euskaltzaindiak jatorrizko
izenak ere onartzen ditu, "Caligula", "Spartacus". Nire hiztegiak, ordea, bai
jatorrizko izena (goi mailako forma), bai izen euspañola (behe mailako forma)
agertzen ditu. Hori politika onestagoa da. Zoritxarrez, batzuek soil-soilik
beren aurreiritziak argitaratu nahi dituzte, beste bideei jaramonik ez eman
barik. Penagarria da eta ez du Euskaltzaindiaren politika ofiziala behar
bezala adierazten. Euskararen egoera anabasa da eta, azken batean, Made in
Euspaña politika errazagoa den arren, ez da beti aukerarik onena. Gaztelaniaz
gehienbat pentsatzen, ikusten, irakurtzen, eta bizi ez garenok jakin badakigu
gaztelania ez dela munduko kultur hizkuntza bakarra, ez eta garrantzi
handienekoa ere (ingelesaren aldean behintzat). Geroko belaunaldiek jakingo
dute hori. Hobe da euskara kultur hizkuntza nagusiekin elkartzea, ez
atzeratuagoekin. Batzuetan, gauzak gordin eta garden esan behar dira baina
hemen gauzak ez dira garbi esaten, besteak ez iraintzeko ("aurpegia
gordetzeko"). Barkatu, baina gauzak horrela esaten ez badira, ez dago
eztabaidarik eta eztabaidarik ez dagoen bitartean, ez dago aurrerabiderik.
Beldurra dago. Jendeak ez du "busti nahi. Ondorioz, ez dago autokritika
osagungarririk euskalgintzan. Ahuleziaren seinalea da.<BR><BR>Esaterako,
Harluxet/Elhuyar Hiztegi entziklopedikoan, "Migel eta Pedro agertzen dira
Erregeen izenak adierazteko, baina Euskaltzaindiak "Mikel" eta "Petri" onartu
ditu baina ez du inork ezer inoiz kritikatu. Esan bezala, hemen ez dago
autokritikarik eta euskara ahula da horregatik. <BR>Batzuentzat, izen/izan
euspañolak hezurmuinetaraino sartuta daude, kendu ezinik. Pena da. Halako
batean, belaunaldi gazteek nire kezkak kontuan hartuko dituzte baina 1980
baino lehen jaio zirenek ez (edo haietako askok ez). Hemen, ez da ezer
eztabaidatzen, ez dago forumik ezer eztabaidatzeko. Egia bada eta Hezkuntza
Sailean, agian, batzorde ezezagun batek zer edo zer erabakitzen badu, eta gero
Euskaltzaindiaren beste batzorde ezezagun batek oniritzi bat ematen badio,
besterik gabe, beno, penagarria da. Dena erabakita dago, inolako "feedback"
gabe. Hori mafia gisako plangintza da eta ez du inork hori kritikatzen eta
pena handia ematen dit. Horrek esan nahi du euskalgintza soilik zenbait
jenderen eskuetan dago eta talde hori itxita dago, eta neurri handi batean,
lagunen arteko taldea da. Espero dut oker egotea (mesedez, hori egia
balitz!!!!) , baina ikusiak ikusi, beldur naiz ez ote den egia. Esaterako,
transkribatzeko irizpideak proposatu ditut, Eusko Jaurlaritzaren webgunean
daude (www.euskadi.net/morris) baina ez dit inork niri ezer galdetu edo
kontsultatu. Egia bada Hezkuntza Sailak hori erabaki duela, inolako iritzirik
eskatu gabe (ez soilik UZEI eta Elhuyarrenak) , beno, akabo da, baina ez dakit
egia den. Beraz, hori dakiena mintza bedi!<BR><BR>Mikel Morris,
euskalgintzarekin etsita eta erre-erreta dagoena (eta pekadorea, gaiztoa,
basatia, harroputza, yanki nazkagarria, Rh-gabekoa, bazter-nahaslea,
baztertua, eta gehitu nahi diozun adjektiboa)<BR><BR><BR><BR>On dilluns, feb
7, 2005, at 15:08 Europe/Paris, Alfontso Mujika wrote:<BR><BR>
<BLOCKQUOTE><?fontfamily><?param Arial><?color><?param 0000,0000,FFFF><?smaller>Dauden
arau bakarrak Euskaltzaindiaren arauak dira, jakina. Kanpoko leku-izenei
dagozkienak hauek dira: 32., 36., 38., 51., 52., 57., 59., 60. eta 70.
arauak (Antzinateko eskualdeei buruzko araua ere onartu du Euskaltzaindiak,
baina oraindik ez da argitaratu). Pertsona-izenei dagozkienak, berriz,
hauek: 66., 76., 82. eta 129.
arauak.<?/smaller><?/color><?/fontfamily><BR> <BR><?fontfamily><?param Arial><?color><?param 0000,0000,FFFF><?smaller>Arautua
baino askoz zabalagoa da arautu gabeko eremua.<?/smaller><?/color><?/fontfamily><BR> <BR><?fontfamily><?param Arial><?color><?param 0000,0000,FFFF><?smaller>Hezkuntza
Sailak, estilo-liburuaren proiektuaren barnean, onomastikari buruzko txosten
bat osatu eta milaka izen dituen zerrenda bat ere landu du. Lana amaituta,
Euskaltzaindiari pasatu zion iritzia eskatzeko. Oraindik orain,
Euskaltzaindiak oniritzi orokorra eman dio lanari eta zuzenketa-ohar batzuk
proposatu ditu. Une honetan, ohar horiek sartzen ari dira eta hil honetan
bertan lana amaituta egongo da, argitaratzeko prest. Dirudienez, irizpideak
liburu gisa argitaratuko dira, eta, liburuarekin batera, CD-ROM bat egongo
da izen-zerrendak
kontsultatzeko.<?/smaller><?/color><?/fontfamily><BR> <BR><?fontfamily><?param Arial><?color><?param 0000,0000,FFFF><?smaller>Horiek
ez dira arauak izango, Hezkuntza Sailak eskola-materialetarako emango dituen
aholkuak baizik, baina garbi dago baliagarriak gertatuko zaizkiela
sistematizazio bila dabiltzan
guztiei.<?/smaller><?/color><?/fontfamily><BR> <BR>Hezkuntza Sailaren
lan horrek atal orokor bat izango du, hainbat gai osagarri landuko
dituena:izenaren eta deklinabide-atzizkiaren arteko marratxoari buruzko
kontuak, erdal diakritikoei buruzko kontuak, ahoskera-oharrak eta letra
larrien erabilerari buruzko oharrak. Ondoren, hainbat atal eta azpiatal
izango ditu: Antzinateko eta Erdi Aroko kanpoko leku- eta pertsona-izenak;
Erdi Aroaz geroztiko kanpoko leku- eta pertsona-izenak; kanpoko bestelako
onomastika (gertaera historikoak, erakundeak...); Euskal Herriko leku- eta
pertsona-izenak (Erdi Arora bitartekoak, Aro Modernokoak, XX.mendekoak edo
geroztikoak; ponte-izenen auzia, euskal abizenen grafia...); artelanak
(Euskal Herrikoak eta kanpokoak); eta, eranskin batean, gure alfabetoa
erabiltzen ez dituzten hizkuntzetako izenak transkribatzeko irizpideak ere
proposatuko dira.<BR> <BR> <BR>Alfontso Mujika<BR>Elhuyar Hizkuntz
Zerbitzuak<BR><BR><?fontfamily><?param Tahoma> <BR> <BR> <BR> <BR><?smaller> -----Mensaje
original-----<BR><B>De:</B> itzul-bounces@postaria.com
[mailto:itzul-bounces@postaria.com]<B>En nombre de </B>L.
Azkune<BR><B>Enviado el:</B> lunes, 07 de febrero de 2005
13:02<BR><B>Para:</B> ITZUL<BR><B>Asunto:</B> [itzul] Munduko pertsona eta
toki-izenak euskaraz nola idatzi<BR><BR><?/smaller><?/fontfamily><?fontfamily><?param Arial><?smaller>Egunon
lagunok:<?/smaller><?/fontfamily><BR><?fontfamily><?param Arial><?smaller>Norbaitek
jakingo du behar bada munduko pertsona izenak eta toki izenak euskaraz
erabiltzeko dauden arauak non kontsulta
daitezkeen.<?/smaller><?/fontfamily><BR><?fontfamily><?param Arial><?smaller>Laxaro<?/smaller><?/fontfamily><BR><BR><BR></BLOCKQUOTE>*************************************************<BR>Mikel
Morris<BR><BR></BLOCKQUOTE></BODY></HTML>