<html>
<body>
<font size=3>Alfontso Irigoienek Eneko/Enekonis ospetsuaz hitz egiten
zuenean, eta sarritan egiten zuen, inoiz ere ez zuen aipatu jatorriz
latindarra zenik. Hartan fidatuta, beti pentsatu izan dut Eneko euskal
izena dela: ene + ko. Eta puntualizazio bat: latinezko -u euskaraz ez da
-o bihurtzen, mailegu zahar-zaharretan ez behintzat.</font></body>
</html>