<html><body><div style="color:#000; background-color:#fff; font-family:times new roman, new york, times, serif;font-size:14pt"><div><span>Bai, Karlos; baina itzultzaileak gaituk eta ez kritiko sozialak. Eta itzultzaileak ez luke iruzurrik egin behar (Petrik dioen bezala, nire lapsus digital bat aprobetxatuz) bere "ideologia" edo ikusmoldea sartzeko itzulpena delakoan. Eta tentazio horretan asko erortzen dira; adibide askoren artean, bat: Bilboko postetxe nagusiko lehoi baten azpian ikusitakoa: "Nacional>Estatu barrukoa", itzulpen hau egin duenak bere ideologiaren arabera jokatu du, eta ez itzulpen-eskatzailearen borondatearen arabera: ez al doa "gure kode deontologikoa" delakoaren kontra? <br></span></div><div> </div><div>Koldo Biguri</div><div><br><br></div> <div style="font-family: times new roman, new york, times, serif; font-size: 14pt;"> <div style="font-family: times new roman, new york, times, serif; font-size: 12pt;"> <div
dir="ltr"> <font size="2" face="Arial"> <hr size="1"> <b><span style="font-weight:bold;">De:</span></b> karlos del_olmo <karlos_del_olmo@donostia.org><br> <b><span style="font-weight: bold;">Para:</span></b> ItzuL <itzul@postaria.com> <br> <b><span style="font-weight: bold;">Enviado:</span></b> Lunes 4 de junio de 2012 12:21<br> <b><span style="font-weight: bold;">Asunto:</span></b> Re: [itzul] Copago<br> </font> </div> <br><div id="yiv589258125"><div>
<div><font size="4">>Espainiako administrazioak "copago" hitza asmatu duenean, bistan da ez duela "repago" erabili nahi.</font><br>
<br>
Jakina, Koldo, zein hartzailek irentsiko luke pilula edo injkezio hura, osterantzean? Baina, zer rodaintzen du administrazio horrek, berez, gure dirua erabili barik? Dena dela, nirea ez da hizkuntzazko proposamena. Guztiakrein ere, ez gaitezen <i>lost in translation</i> , esapidearen ifrentzuan zer dagoen argi izan behar dugu, "herritarraren gainordain" batez ari baita, eta ez elkarrekin edo elkarren artean ordaintzen dugun zer edo zeren gainean. Ondo segi! <br>
<br>
<br>
Karlos del Olmo<br>
karlos_del_olmo@donostia.org<br>
943483474<br>
<br>
</div></div></div><br><br> </div> </div> </div></body></html>