Atsekabegarria iruditzen zait euskarazko testuen ulergarritasuna samurtu beharrean, hura aldapagoratu egiten duen aukera baten alde erabakitzea.

Hatxea kenduz, aditza zeharo itxuragabetzen da:

"Ezazkunde" dezente ilunagoa da "ezhazkunde" edo "ez-hazkunde" baino.

Oraindik ilunago "ezazi", "ezhazi" baino. Zer esanik ez, aditzari atzizkiak jartzen hasiz gero: "ekonomia ezaztea"?

Zer lehentasun gailentzen zaio, batzuen iritziz, ulergarritasunari? "Zuzentasuna"?

Hiztegi Batuari begirada bat botata, niri iruditzen zait Euskaltzaindiak ez duela batere irizpide argirik hitz-eraketaren alderdi fonetiko-ortografiko honi buruz.

Zeren eta, Hiztegi Batuan,
"deshidratatu" eta "deshidratazio" agertzen baitira. Ez "desidratatu/desidratazio" (hau begiko mina!).

"ezbehar", "ezbide", "ezberdin", "ezdeus" eta abar agertzen baitira. Ez "ezpehar", "ezpide", "ezperdin", "ezteus" eta abar.
"ezgai", "ezgaitasun", "ezgauza"... eta ez "ezkai", "ezkaitasun", "ezkauza"...

Hatxea kendu "behar" hori, beraz, nondik letorke? Inork argudio sendorik bai?

Eta, hitz-eraketaz ari garela, deigarria gertatzen zait Hiztegi Batuan Euskaltzaindiak zenbait kasutan osagairen bateko letrak ere ezabatzerainoko bategite-irrika agertzea ("ezilkor" hitzaren adibidea), eta beste kasu batzuetan, ordea, baita lexikalizazio kasu aski nabarmenetan ere, Euskaltzaindiak ez onartzea bi hitz batera idaztea ere (are gutxiago, letrak kentzea). Adibidez, "diru laguntza", "diru sarrera", "kalte ordain", "kontu hartzaile".

Eta, aldaketa fonetikoen beste kasu nire ustez eztabaidagarri bat aipatzearren, sekula ez dut ulertu zergatik "merke" adjektiboari "merkatu" aditz nahasgarri hori dagokion, eta "heze" edo "mehe"ri, ordea, "hezetu" edo "mehetu".

Arau argi eta garbi bat ez dagoen guztietan, ni behintzat ulergarritasunaren alde. Nire botoa, Jon Altza, "ezhazkunde"ren alde.

Xabier