<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-1"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body bgcolor="#FFFFFF" text="#000000">
Askoz hobe era horretan, nire iritziz; izan ere, nik dudan zalantza
hau da, ea "ez" horrek ukatu behar duena denetz haztea, edo eta
"kundea" (nire irudiko beti atzizki 'positiboa') hazteari
dagokionetz, ala ez-hazteari, nola lirudikeen dena hitz bakarrean
emanik.<br>
Bestalde, gaztelaniaz "acrecer" "crecer" besterik ez da
(Amejoramiento gogoan...)<br>
<br>
Mikel Haranburu<br>
<br>
<br>
On or., 2012.eko ekaren 22a 18:14, Jon Altza wrote:
<blockquote
cite="mid:CAFKTY775W4A8+VU61tPGWFKWBQLLrPELGDdyVb+wwf0F_XVdYg@mail.gmail.com"
type="cite">Eztabaida bizi sorrarazi dudala ikusirik, nik ere
ku-ku egin beharko dut hemendik. Ea ba: <br>
<br>
Erabakia hartzerakoan, Jonek esandakoak hartu nituen kontuan. <br>
Gerora beste hainbat iritzi azaldu dira. <br>
Sentitzen dut ulergarritasunari kalte egiteak atsekabea sortzen
badizu, Xabier ;-)<br>
Egia da inork ez duela planteatzen oinarriaren azpian harria
dagoenik, baina elkar hizketa oso kontzeptu arrunta egiten zaigu.
<br>
Beraz, <br>
Kontuan hartuta zuzentasun politikoak sortzen dituen hitz hauek ez
direla iraupen luzekoak, nire erabakia aldatuko dut eta <b>'ez-hazkunde'
erabiliko dut</b>, horrela, marratxo eta guzti. Geroago, geuk,
hiztunok, erabakiko dugu, erabileraren arabera, H hori eta
marratxoa desagerraraziko ditugun ala ez, baina nago ez dela
halakorik gertatuko, gutxi barru inork ez baitu hitza gogoratu ere
egingo (Altzako Nostradamus dixit). <br>
<br>
Mila esker guztioi!<br>
<br>
Hala ere, segi eztabaidan, interesgarri dago-eta!<br>
<br>
JON<br>
<br>
<br>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>