<!DOCTYPE html PUBLIC "-//W3C//DTD XHTML 1.0 Strict//EN" "http://www.w3.org/TR/xhtml1/DTD/xhtml1-strict.dtd"><html xmlns="http://www.w3.org/1999/xhtml"><head>
<meta content="text/html; charset=UTF-8" http-equiv="Content-Type"/>
</head><body>
<p>Xabier Aristegieta <allurritza@...> writes:<br/><br/>> Atsekabegarria iruditzen zait euskarazko testuen ulergarritasuna samurtu<br/>beharrean, hura aldapagoratu egiten duen aukera baten alde erabakitzea. Hatxea<br/>kenduz, aditza zeharo itxuragabetzen da: "Ezazkunde" dezente ilunagoa da<br/>"ezhazkunde" edo "ez-hazkunde" baino.<br/>> Oraindik ilunago "ezazi", "ezhazi" baino. Zer esanik ez, aditzari atzizkiak<br/>jartzen hasiz gero: "ekonomia ezaztea"? Zer lehentasun gailentzen zaio, batzuen<br/>iritziz, ulergarritasunari? "Zuzentasuna"?<br/><br/>Nik ez nuke irizpidetzat erabiliko zerbait "iluna" izatea edo "begietako mina<br/>egitea". Jonek dioen haritik, nire ustez, "ezazkundea", ezhazkundea" zein<br/>"ez-hazkundea", hirurak dira ilunak, baina "acrecimiento" edo "acroissance"<br/>bezain ilunak iruditzen zaizkit. Oraindik ez gaude ohituta kontzeptu hori<br/>erabiltzera.<br/><br/>Ez dakit, "leiho" edo "dilista" hitzek ere begietako mina ematen zidaten<br/>hasieran (lehenak 16 urterekin ikasi nuenean, bigarrenak berrikiago), baina<br/>seguru asko adin batetik aurrera hitz berriak ikastea nekeza delako izan zen, ez<br/>beste edozergatik. Nire 8 urteko alabak, berriz, arazorik gabe erabiltzen ditu biak.<br/><br/>Are gehiago, uste dut oraindik sortu edo finkatu gabe dauden hitz horiek direla,<br/>hain zuzen, ahalegin handiagoa eskatzen dutenak erabakiak irizpide sendoen<br/>arabera hartzeko, eta Jonek aipatu duen irizpidea iruditzen zait momentu honetan<br/>sendoena, gustatu zein ez:<br/><br/>"Euskaltzaindiak horretan argi utzi du irizpidea: arau orokorra da kontsonante<br/>ostean ez dagoela h-rik. Salbuespenak ‘deshidratatu’ hitzaren familiakoak<br/>(teknikoak edo) eta ‘burho’ modukoak (euskalkikoak) dira."<br/><br/>Asier.<br/></p>
<br>
<div style="width: 1024px; display: block;margin:10px;">
<div id="firmaMail" class="vcard" style="display: block;">
<a style="display: block; float:left;" class="firmaEnlaceImagen" href="http://www.vitoria-gasteiz.org"><img style="border: 0px;" src="http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/img/firmalogoayunt.png" alt="Logotipo Ayuntamiento Vitoria-Gasteiz"/></a>
<p class="firma" style=" font-family: verdana; font-size: 7pt; color: #726f6f; display: block; float:left; margin: 0px 14px 0 14px;">
<span style="font-size: 8pt;" class="firmaNombre fn n"><strong>Asier Sarasua Garmendia</strong></span><br>
<span class="role">Ingurumen teknikaria<br>Técnico ambiental</span><br>
<span class="org vcard">
<span style="display:none;" class="organization-name">Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz</span>
<span class="organization-unit">Ingurugiro Gaietarako Ikastegia<br>Centro de Estudios Ambientales</span>
</span><br>
Tel: <sp
an class="tel"><span style="display:none;" class="type">work</span>945162696 ext. 3611</span> | Fax <span class="tel"><span style="display:none;" class="type">fax</span>945162695</span><br>
<a style="color: #007e66; text-decoration:none; line-height:28px;" class="firmaEnlace email" href="mailto:asarasua@vitoria-gasteiz.org">asarasua@vitoria-gasteiz.org</a> | <span class="org"><a class="firmaEnlace url" href="http://www.vitoria-gasteiz.org">www.vitoria-gasteiz.org</a></span></p>
<a style="display: block; float:left;" class="firmaEnlaceImagen" href="http://greencapital.vitoria-gasteiz.org"><img style="border: 0px;" src="http://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/http/img/firmagreen.png" alt="Logotipo Green Capital"/></a>
<div style="clear:both;"></div>
<div class="note">
<h1 style="font-family: verdana; font-size: 7pt; color: #515b5d; font-weight: normal; margin: 8px 0 5px 0; padding-top: 15px; border-top: 1px dashed
#726f6f; width:783px;" class="confi1">KONFIDENTZIALTASUNA</h1>
<p style="font-family: verdana; font-size: 7pt; color: #726f6f; margin-bottom: 20px;" class="confidencialidad">
Komunikazio honen edukia eta honi erantsitako dokumentazio osoarena konfidentziala da eta adierazitako jasotzaileari beste inori ez dagokio. <br>
Zeu jasotzaile ez bazina, jakinaraz iezaguzu, mesedez, eta eskatu nahi dizugu edukiaren berri inori ez esan eta mezua ezaba dezazula.<br>
</p>
<h1 style="font-family: verdana; font-size: 7pt; color: #515b5d; font-weight: normal; margin-bottom: 5px;" class="confi">CONFIDENCIALIDAD</h1>
<p style="font-family: verdana; font-size: 7pt; color: #726f6f; margin-bottom: 20px;" class="confidencialidad">
El contenido de esta comunicación, así como el de toda la
documentación anexa, es confidencial y va dirigido
únicamente al destinatario del mismo. <br>
En el supuesto de que usted no fuera el destinatario
, le solicitamos
que nos lo indique y no comunique su contenido a terceros, procediendo
a su destrucción.
</p>
<h1 style="font-family: verdana; font-size: 7pt; color: #515b5d; font-weight: normal; margin-bottom: 5px;" class="confi">CONFIDENCIALITY</h1>
<p style="font-family: verdana; font-size: 7pt; color: #726f6f; margin-bottom: 20px;" class="confidencialidad">
The content of this communication and any attached information is confidential and exclusively for the use of the addressee. <br>
If you are not the addressee, we ask you to notify to the sender and do not pass its content to another person, and please be sure you destroy it.
</p>
</div>
</div>
</div>
<br></body></html>