Bilboko parrokietako hilkortasun-tasei buruzko pasarte bat itzultzen ari naiz eta esamolde horrekin nahastuta nabil. Badakit antzina hiletetan familiaren ahalmen ekonomikoa zenbat eta handiago, elizgizonek hainbat eta kapa gehiago eramaten zituztela, baina horrek eskubidearekin daukan zerikusia zein den ez dakit. Uste neban "derecho de capa" eliz kargu bat lortzen zuenak ordaindu behar zuen kopurua zela, baina geroago "derechos de capas y difuntos" ageri zait, eta hor galdu naiz zeharo. Inork badauka ideiaren bat?