Eskerrik asko, Gotzon eta Xabier. Pare bat kontu: 
Xabier: ez daukat arazorik maileguekin. Nahiz eta egia den presidituk min ematen didala, oso argi daukat halako erabilerek ohitura eskatzen dutela. Demagun elkarte 'ultrapijo' batek kontzertu benefiko 'ultrapijo' horietako bat antolatzen duela eta ez-dakit-nongo alkatea gonbidatzen duela agintarien palkora, ekitaldia presiditzeko. Benetan presiditzen ari da? Kontzertu bat presiditzen da? Beno, ba hauxe da nire kasua (hasieran idatzi dudan esaldia ez zen nire itzulgaia, baizik eta asmatutako antzeko bat; orain planteatu dudan egoera nirearen antzekoagoa da). 
Gotzon: oraingoan ere, alderdi bateko buru izan, elkarte batekoa, gobernu batekoa, batzorde batekoa, ez-dakit-zein zerbitzutakoa... Horiek ere ulertzen ditut, baina jarraitzen dut pentsatzen gaztelaniaz erabiltzen den formula hori zaharkituta gelditu dela. (onartzen dut ez ditudala adibide guztiak begiratu). 
Hala ere, Korok planteatukoarekin aurrera egin dut, baina eztabaidatzen jarrai dezakegu: zaharkituta dagoen ala ez, eta, hala bada, guk halakoak itzultzen jarraitu behar dugun ala gure hizkuntzan zentzu 'berria' eman behar diogun (kontuan hartuta ez dela gerraosteko agiri bat, jeje...). Eta zaharkituta ez badago, bada, jo dezagun maileguetara, noski. 
Ongi izan, 
JON
Azkenean amore eman beharko dut. Esandakoa, esaldi
      hori hain gastatuta dagoela iruditzen zait, hain klixea dela,
      zentzua galduta dauka, eta ez dut ikusten 'buru izatea' denik
      kontua. 
      Eta 'gonbidatu nagusia' edo halakoren bat...
    Ez, ez, "buru izan" argi samar dago egungo erabileran, zentzu
    horrekin. Emaiozu begiratu bat EPGen http://tinyurl.com/8ey34bs
      Gotzon Egia
        gegia@gipuzkoa.net
        43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W