<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-1"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#333399" bgcolor="#FFFFFF">
<font face="Book Antiqua">Labur egitearren, nire mezuarekin ez dut
ongi adierazi esan nahi nuena.<br>
Besterik gabe, soziatiboa modu batera edo bestera erabiltzea
euskalkiaren (edo usadioaren...) araberakoa zela, ez bilakaera
diakroniko baten ondorio, iruditu baitzait azken hori esan nahi
zela mezuan ("</font><font face="Book Antiqua">Mugatua mugagabeki
darabilgu _egun_").<br>
Egia esan, ez dakit zehazki Hegoaldean edo Mendebaldean zer
bilakaera izan duen soziatiboak, baina nago mugagabeko erabilera
hori berezkoa dela Iparraldean.<br>
Nik ez dut baztertzen, eta natural ateratzen zaionak (edo baliatu
nahi duen edonork, azken batean) testu jasoetan koherentziaz
erabiltzen badu, aberasgarria izango da. <br>
<br>
Eneko Gotzonek aipatu zituen "erdal inposaketak", eta nik kasu
horretan loturarik ikusten ez nuela eman nahi nuen aditzera,
gaztelaniaren joeraren aurkakoa baita, hain zuzen ere, euskaraz
gehien-gehienok ontzat ematen dugun aukera: mugatua erabiltzea. <br>
<br>
Ez dakit ezer argi esan dudan edo saltsa (berde?) bat sortu dudan.<br>
Azken kasu horretan, aldez aurretik, barkatu.<br>
</font><font face="Book Antiqua"> <br>
<br>
<br>
<br>
<br>
<br>
</font>
<div class="moz-cite-prefix">16/10/2012 21:53(e)an, Mikel
Haranburu(e)k idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote cite="mid:507DBB2E.7030903@terra.es" type="cite">Juan
Gartziaren azalpenak onak gero! Ia beti ongi gogoan gorddetzekoak.
Hala ere, gogoan eduki behar honako hau ere: hiztunek ez dute
sortu hizkuntza gramatika baten legeen arabera, baizik eta
gramatika hizkuntza sortu eta gero eraiki izan dela. Alegia,
"hizkeren edo euskalkien kontua" esapidea oso labainkorra zait.
Batzutan (intsumiso ni) aitzakia, bestetan... hizkerak eta
euskalkiak ere hizkuntza dira...
<br>
<br>
Gaur egun, nork erosten du ogi? eta ardo? eta zaldi? (ogi erostera
noa, ardo edatera, zaldi erosi...)
<br>
Baina denok, zoritxarrez, negar egiten dugu, eta hitz egiten dugu
(batzutan sobera...); ez negarra, eta ez hitza.
<br>
<br>
Gaizki esanak barkatu.
<br>
<br>
On ar., 2012.eko urrren 16a 13:11, kixmi wrote:
<br>
<blockquote type="cite">Soziatibo mugagabearen erabilera ("xangri
handirekin") Iparraldeko hizkeren/euskalkien kontua da, antza
denez:
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://postaria.com/pipermail/itzul/2011-January/017171.html">http://postaria.com/pipermail/itzul/2011-January/017171.html</a>
<br>
<br>
<br>
<br>
<br>
16/10/2012 12:52(e)an, <a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:MUSDEH@terra.es">MUSDEH@terra.es</a>(e)k idatzi zuen:
<br>
<blockquote type="cite">Ez dut uste inposaketarik dagoenik, ez
bada nork bere buruari egiten diona; eta ohiturak, joerak,
bilakaerak, hiztunek darabiltzatenenak. "36a neurri" izatea
esapide bat izan liteke, baina neurria, batek duenA, 36 izatea
ez dut txartzat hartzen. Hitz eta gauza guztiei mugatzailea
eranstea, aldiz, ohitura txarra: Hortik "ongi etorriak" eta
gisakoak.
<br>
<br>
Gaztelaniaz ere ematen dira bilakaerak: orain sarri askotan
irakurtzen ahal da "mismo lugar, misma hora", nik nire
inguruan, (herrialdean, hirian, auzoan, karrikan,
etxebizitzan, gelan, nahi baduzue) inoiz aditu ez dudana.
Ingelesari jarraiki, antza. Baina hizkuntza bakoitzak berea
dena.
<br>
<br>
Mugatzaileak zer mugatzen eta ea mugatu behar den ikusi behar
luke hiztunak...
<br>
Errezetetan "saltsa berdearekin ala patatekin" jaten dugu;
poetak (tradizioak?) "xangri handirekin" esan bazuen ere.
Mugatua mugagabeki darabilgu egun.
<br>
<br>
<br>
<br>
----Mensaje original----
<br>
De: <a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:kixmi@iservicesmail.com">kixmi@iservicesmail.com</a>
<br>
Fecha: 15/10/2012 16:56
<br>
Para: "ItzuL"<a class="moz-txt-link-rfc2396E" href="mailto:itzul@postaria.com"><itzul@postaria.com></a>
<br>
Asunto: Re: [itzul] Talla 36
<br>
<br>
Nik, ontzat eman ez ezik, aukera bakartzat jotzen dut.
<br>
Eta erdal inposaketari dagokionez, artikulua jartzea erdaraz
egiten
<br>
denaren kontrakoa egitea da, eta artikulurik ez jartzea,
erdarari
<br>
jarraitzea. Izan ere, gaztelaniaz, bederen, "Talla: 36"
litzateke, eta
<br>
ez "La talla: 36"
<br>
<br>
Mila esker erantzun guztiengatik, bide batez.
<br>
<br>
<br>
15/10/2012 16:37(e)an, Mikel Haranburu(e)k idatzi zuen:
<br>
> Ez dakit euskal senak eskatzen duen, ala ohiturak,
gaztelaniarekiko
<br>
> mimesiak ala zerk.
<br>
>
<br>
> Nik
<br>
> Neurria: 36
<br>
> ontzat emango nuke ezbairik gabe.
<br>
> Ez da euskal senak "ongi etorriak" esateko eskatzen
duena, baina
<br>
> barra-barra aditzen ahal dugu. Eta "Interneta". Eta beste
(ez besteak).
<br>
>
<br>
> On al., 2012.eko urrren 15a 15:09, Garikoitz wrote:
<br>
>> ba ez jauna, adibidea hor daukazu:
<br>
>>
<br>
>> jauna edo jaun ? . Euskal senak mugatzailea
eskatzen dau.
<br>
>>
<br>
>>
<br>
>> Garikoitz
<br>
>>
<br>
>>
<br>
>>
<br>
>> 14/10/2012 12:21(e)an, Eneko Gotzon Ares(e)k idatzi
zuen:
<br>
>>> Neure ustez kasu horretan artikulu mugatzailea ez
da
<br>
>>> beharrezko. Euskal gramatikaz ene ezagutza,
tamalez, kaskar izanik
<br>
>>> ere, "erdal inposaketak gure mugatzailearen
erabilpena bihurritu
<br>
>>> duela" adierazten dudanean zuzen nagoela irizten
dut. Eskerrik asko
<br>
>>> Garikoitz, edonola.
<br>
>>>
<br>
>>> On 14 Oct 2012, at 11:49, Garikoitz wrote:
<br>
>>>
<br>
>>>> Neurri*a*: 36a.
<br>
>>>> edo 36 neurriko*a*.
<br>
>>>
<br>
>>> --
<br>
>>> Eneko Gotzon Ares
<br>
>>>
<br>
>>
<br>
>
<br>
<br>
<br>
<br>
<br>
</blockquote>
<br>
<br>
</blockquote>
<br>
<br>
<br>
<br>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>