Ez dut uste inposaketarik dagoenik, ez bada nork bere buruari egiten diona; eta ohiturak, joerak, bilakaerak, hiztunek darabiltzatenenak. "36a neurri" izatea esapide bat izan liteke, baina neurria, batek duenA, 36 izatea ez dut txartzat hartzen. Hitz eta gauza guztiei mugatzailea eranstea, aldiz, ohitura txarra: Hortik "ongi etorriak" eta gisakoak.

Gaztelaniaz ere ematen dira bilakaerak: orain sarri askotan irakurtzen ahal da "mismo lugar, misma hora", nik nire inguruan, (herrialdean, hirian, auzoan, karrikan, etxebizitzan, gelan, nahi baduzue) inoiz aditu ez dudana. Ingelesari jarraiki, antza. Baina hizkuntza bakoitzak berea dena.

Mugatzaileak zer mugatzen eta ea mugatu behar den ikusi behar luke hiztunak...
Errezetetan "saltsa berdearekin ala patatekin" jaten dugu; poetak (tradizioak?) "xangri handirekin" esan bazuen ere. Mugatua mugagabeki darabilgu egun.

----Mensaje original----
De: kixmi@iservicesmail.com
Fecha: 15/10/2012 16:56
Para: "ItzuL"<itzul@postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] Talla 36

Nik, ontzat eman ez ezik, aukera bakartzat jotzen dut.
Eta erdal inposaketari dagokionez, artikulua jartzea erdaraz egiten
denaren kontrakoa egitea da, eta artikulurik ez jartzea, erdarari
jarraitzea. Izan ere, gaztelaniaz, bederen, "Talla: 36" litzateke, eta
ez "La talla: 36"

Mila esker erantzun guztiengatik, bide batez.

15/10/2012 16:37(e)an, Mikel Haranburu(e)k idatzi zuen:
> Ez dakit euskal senak eskatzen duen, ala ohiturak, gaztelaniarekiko
> mimesiak ala zerk.

> Nik
> Neurria: 36
> ontzat emango nuke ezbairik gabe.
> Ez da euskal senak "ongi etorriak" esateko eskatzen duena, baina
> barra-barra aditzen ahal dugu. Eta "Interneta". Eta beste (ez besteak).

> On al., 2012.eko urrren 15a 15:09, Garikoitz wrote:
>> ba ez jauna,  adibidea  hor daukazu:

>> jauna  edo jaun ? . Euskal senak mugatzailea  eskatzen dau.

>> Garikoitz

>> 14/10/2012 12:21(e)an, Eneko Gotzon Ares(e)k idatzi zuen:
>>> Neure ustez kasu horretan artikulu mugatzailea ez da
>>> beharrezko. Euskal gramatikaz ene ezagutza, tamalez, kaskar izanik
>>> ere, "erdal inposaketak gure mugatzailearen erabilpena bihurritu
>>> duela" adierazten dudanean zuzen nagoela irizten dut. Eskerrik asko
>>> Garikoitz, edonola.

>>> On 14 Oct 2012, at 11:49, Garikoitz wrote:

>>>> Neurri*a*: 36a.
>>>> edo 36 neurriko*a*.

>>> Eneko Gotzon Ares