<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-1"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
<div class="moz-cite-prefix">Diozun hori noraino hala den nik ezin
jakin; soziatiboaz abusatzen dela, ene iritzian, bai: "Ve con
cuidado" nekez adituko dugu "hoa kontuarekin", "kontuz ibili"
nahikoa finkatu dugulako hala egin ez dezagun, baina beste askotan
bai: "indar askokin jo du pilota"... (euskalki kontua? bai, baina
hiztun alferren euskalkia eta hiztun kontzienteen arteko aldea ez
ote...; hiztunak gara, azken batean, eta darabiltzagun
hizkuntzetan, guztietan, berdintsu jokatzeko joera izatea ez da
harritzekoa izanen).<br>
<br>
Gaur, Urkulluren iragarkian irakurria: "Hitza ematen dut". Nori?
inori ez, ez baitzen inor gero mintzatzekoa. Ez al zen aski (eta
nahasbiderik gabekoa) "hitz ematen dut" jartzea?<br>
"Zin dagit" edo ez dakit zenbat beste esapideren gisan?<br>
<br>
Eta orain alde egingo dut.<br>
<br>
Mikel (kaxkagor)<br>
<br>
On ar., 2012.eko urrren 16a 22:51, kixmi wrote:<br>
</div>
<blockquote cite="mid:507DC8C1.1040402@iservicesmail.com"
type="cite">
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-1"
http-equiv="Content-Type">
<font face="Book Antiqua">Labur egitearren, nire mezuarekin ez dut
ongi adierazi esan nahi nuena.<br>
Besterik gabe, soziatiboa modu batera edo bestera erabiltzea
euskalkiaren (edo usadioaren...) araberakoa zela, ez bilakaera
diakroniko baten ondorio, iruditu baitzait azken hori esan nahi
zela mezuan ("</font><font face="Book Antiqua">Mugatua
mugagabeki darabilgu _egun_").<br>
Egia esan, ez dakit zehazki Hegoaldean edo Mendebaldean zer
bilakaera izan duen soziatiboak, baina nago mugagabeko erabilera
hori berezkoa dela Iparraldean.<br>
Nik ez dut baztertzen, eta natural ateratzen zaionak (edo
baliatu nahi duen edonork, azken batean) testu jasoetan
koherentziaz erabiltzen badu, aberasgarria izango da. <br>
<br>
Eneko Gotzonek aipatu zituen "erdal inposaketak", eta nik kasu
horretan loturarik ikusten ez nuela eman nahi nuen aditzera,
gaztelaniaren joeraren aurkakoa baita, hain zuzen ere, euskaraz
gehien-gehienok ontzat ematen dugun aukera: mugatua erabiltzea.
<br>
<br>
Ez dakit ezer argi esan dudan edo saltsa (berde?) bat sortu
dudan.<br>
Azken kasu horretan, aldez aurretik, barkatu.<br>
</font><font face="Book Antiqua"> <br>
<br>
<br>
</font><br>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>