Egun on!

Espainiako Ikerketa Erakunde Publikoetan laguntzaile gisa aritzeko bi eskala hauek bereizten dituzte:

Auxiliar de investigación
Ayudante de investigación

Kontua da bietarako bururatzen zaidan aukera bakarra "Ikerketa laguntzaile" dela.

Postu bakoitzaren zereginetan sartu gabe, prestakuntza aldetik bereizten saiatzeari zer deritzozue? Ez dakit egin daitekeen, baina tira. EAOn dioenaren arabera, Auxiliar posturako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua nahikoa da. Ayudante gisa aritzeko, berriz, Batxiler titulua eskatzen dute.

Hortaz, oker ez banabil, ematen du Ayudanteak Auxiliarrak baino koska bat gorago daudela.

Nahiko galduta nabil. Ideiarik bai?

Eskerrik asko!
Ainhoa