<span style lang="EU">AUTOGOMENDIOZKO CARTA EDO GUTHUNA
<span style lang="EU">Itzulkide fin eta maratzok:
<span style lang="EU">Bizi dugun mundualdi honetan, berebiziko
garrantzia du nork bere burua berritzeak, mudatzeak eta, ahal dela, mania itsaskorretatik
jareginik ibiltzeak. Lanean ere antzera: beti da on, eta gomendagarri, eguneroko
ohituretan lizundurik gelditu aitzin, bide eta xendra ibili gabeetan
barneratzea. Sasiak sasi.
<span style lang="EU">Itzulpengintza deritzan esplorazio
etengabeko honek badu, bai, sasiak harturiko bidezidorretatik ibiltzetik aski,
bidegurutzeetan egin beharreko dudazko hautu aunitz, 
<span style lang="EU">tronpatzeko peril ugari.
<span style lang="EU">Inora ez eta leku orotara daraman bide
horretan, itzulika-itzulika, ezinago aberasgarria da lagun eta bidaideak
ukaitea, izan tarte labur batean, izan bide luze eta oparoetan barrena, beti
baita eder norbait ondoan izatea –neurrizko bakardadea gutxietsi barik– aurkikuntza
harrigarriak konpartitzeko.
<span style lang="EU">Ziur naiz zuetako asko lanean iritsi
ezinka zabiltzatela, eta hori ez da ona, edozein petrikilok esango dizue modu
argi nahiz ilunean. Neronek hartuko dizuet zatitxo bat, itzulpenak harribitxiz
hornituko dizkizuet, kalitatearen bitsetan harrotuko, konpainia onean sentituko
zarete, partituko dituzue bizipozak eta lo ere hagitzez hobeto egingo duzue, ez
izan zalantzarik: ez zaizue garbatuko.
<span style lang="EU">Uler bedi zentzu bietan esaera berri hau: "Partitu ezik, ez dago itzultzerik".
<span style lang="EU">Lana sobera duzuen esploratzaile prestuok,
jarri harremanetan:
<span style lang="EU">Diego Martiartu
<span style lang="EU">onddobaltz45@gmail.com
<span style lang="EU">Tel. 636 494 687