Kaixo, koadrila:

Azkenaldi honetan arazo bera ematen dizkidaten hainbat dokumentu jaso ditut; Wordfastekin lan egiten dut (hasi berria naiz programa horrekin) eta itzulpenarekin hasterakoan, segmentua irekitzerakoan, honako abisua ematen dit: "Dokumentu honek zuzenketak ditu, zuzenketa-moduan ez badago ere ("Markatu aldaketak" edo "Babestua"). Ez da behin betikoa. Sakatu "Ados" gelditzeko eta arazoa konpontzeko, edo "Utzi" jarraitzeko". Ohar hori azaldu zitzaidan lehenengo aldian "Utzi"ri eman eta lanarekin jarraitu nuen, baina, amaitzerakoan, sekulako sorpresa izan nuen. Ez zidan dokumentua garbitzen. Badakizue zer egin dezakedan? Mila esker.

Aintzane