<html><head></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; -webkit-line-break: after-white-space; "><p>Alfontso Mujika Etxeberriaren artikulu bat argitaratu dugu 2tzuL-en, Itzultzaileen Irizpen Biltegian: "Siglak irakurtzen, siglak deklinatzen". </p><div><br></div><div><a href="http://www.eizie.org/2tzul/siglak-irakurtzen-siglak-deklinatzen">http://www.eizie.org/2tzul/siglak-irakurtzen-siglak-deklinatzen</a></div><div><br></div><p>Honela dio Mujikak artikuluaren sarreran: </p><p>Ez da siglen gaia berria plaza honetan. 2008an, Irene Arraratsek lan luze bat argitaratu zuen <a href="http://www.eizie.org/2tzul/siglen-deklinabidea-1">Siglen deklinabidea</a>
 izenburupean. Oraingo honetan, han zehaztutako puntu batzuk berriro 
agertuko dira, eta, alde horretatik, ez da berrikuntza handirik izango. 
Hala ere, egunerokoan nabari da —nabari dut— siglak oraindik 
zalantza-iturri gertatzen zaizkiela —zaizkigula—, batzuetan, itzultzaile
 eta idazleoi. Horregatik, eskema bat eta irizpide-sorta bat plazaratzea
 da lantxo honen helburua, inori lagungarri gertatzen bazaio (edo, 
bestela, eztabaidagai izatea da helburua, inori eztabaidagarri gertatzen
 bazaio).</p><div><br></div><div>Laster arte.</div><div><br></div><div>Mila</div></body></html>