Eskerrik asko, Alberto, Gramatika batzordeak dioena helarazteagatik.<br>Nik
 normalean mugatuta erabiltzen dut bokatiboa (igoal bizkaieraz egiten 
dudalako izango da) eta arraro xamarrak egiten zaizkit "Kaixo, lagun" eta
 halakoak. Hor aipatzen da "Bai, *jaun"-en kasua, itxura denez 
salbuespena baino ez dena... baina niri belarrian min egiten dit "Aizu, 
laztan"-ek ere...<br>Kontuak kontu,<br>Esker mila, lagun / laguna<br>Diego