Egun on denoi,

Nola behar dute euskara batuan harridurazko esaldi horiek?

Nafarroa aldean mugatua erabiltzen dugu, Leitzan bai behintzat (ze mina, ze belarritakoak, ze mozkorra...).

Gure lankide zumaiar eta zertoarrek, ordea, mugagabea erabiltzen dute (ze min, ze belarritako, ze mozkor, etab.), eta mugatua oso arrotza egiten zaiela diote.

Biak dira zuen ustez onargarriak? Dialekto kontua izanen da?

Eskerrik asko aldez aurretik,

Junkal