<html><body><div style="color:#000; background-color:#fff; font-family:arial, helvetica, sans-serif;font-size:12pt"><div>Aspaldiko, Junkal!<br><br>Gure inguruan ere, mugatua erabiltzen da eta hiztunek bestea okertzat joko lukete.<br>Zehazkin
eta Elhuyarren agertzen diren adibideetan ere, mugatua agetzen da,
baina oker ez banago, adibide horietan izenaren ondotik adjektiboa
agertzen da: Zer ikuspegi ederra! edo Zein lore polita!<br><br>Zure lankideek kasu horretan ere mugagabea erabiltzen dute? Hau da: Zer ikuspegi eder! edo Zein lore polit!<br><br>Ongi-ongi izan.<br><br>Amaia</div><div><br></div> <div style="font-family: arial, helvetica, sans-serif; font-size: 12pt;"> <div style="font-family: times new roman, new york, times, serif; font-size: 12pt;"> <div dir="ltr"> <font face="Arial" size="2"> <hr size="1"> <b><span style="font-weight:bold;">De:</span></b> junkal elizalde <junkal.elizalde@gmail.com><br> <b><span style="font-weight: bold;">Para:</span></b> ItzuL <itzul@postaria.com> <br> <b><span style="font-weight: bold;">Enviado:</span></b> Viernes 25 de enero de 2013 9:08<br> <b><span style="font-weight: bold;">Asunto:</span></b> [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!<br> </font> </div> <br><div id="yiv1411662389">Egun on denoi,<br><br>Nola behar dute euskara batuan harridurazko esaldi
horiek?<br><br><br>Nafarroa aldean mugatua erabiltzen dugu, Leitzan bai behintzat (ze mina, ze belarritakoak, ze mozkorra...).<br><br>Gure lankide zumaiar eta zertoarrek, ordea, mugagabea erabiltzen dute (ze min, ze belarritako, ze mozkor, etab.), eta mugatua oso arrotza egiten zaiela diote.<br>
<br>Biak dira zuen ustez onargarriak? Dialekto kontua izanen da?<br><br>Eskerrik asko aldez aurretik,<br><br>Junkal<br>
</div><br><br> </div> </div> </div></body></html>