<html><body><div style="color:#000; background-color:#fff; font-family:times new roman, new york, times, serif;font-size:14pt">Hotelen kasuan, nik uste dut kontuan izan behar dela zertarako eta norentzat jartzen diren karteltxo horiek: alegia, hoteleko langileak oro har, eta garbitzaileak bereziki, gela barrura sar ez daitezen, baina halako esamolde inpertsonal batekin; ez dut uste inork ipintzen duenik beste bezeroentzat, edo inork zaratarik ez egiteko. Hari horretatik tiraka, uste dut esamolde asko daudela aukeran: ados jartzea da gakoa.<br><div><span><br></span></div><div> </div><div>Koldo Biguri</div><div><br><br></div> <div style="font-family: times new roman, new york, times, serif; font-size: 14pt;"> <div style="font-family: times new roman, new york, times, serif; font-size: 12pt;"> <div dir="ltr"> <font size="2" face="Arial"> <hr size="1"> <b><span style="font-weight:bold;">De:</span></b> Xabier Aristegieta
<allurritza@gmail.com><br> <b><span style="font-weight: bold;">Para:</span></b> ItzuL <itzul@postaria.com> <br> <b><span style="font-weight: bold;">Enviado:</span></b> Miércoles 30 de enero de 2013 14:40<br> <b><span style="font-weight: bold;">Asunto:</span></b> Re: [itzul] No molesten, no molestar<br> </font> </div> <br><div id="yiv617055113">Ni bat nator Asierrekin. Nire ulermen subjektiboan behintzat, ate batean "ez eragotzi" irakurrita "no obstaculizar" datorkit lehenik eta behin. <br><br>
<div class="yiv617055113gmail_quote">kixmi<span dir="ltr"><<a rel="nofollow" ymailto="mailto:kixmi@iservicesmail.com" target="_blank" href="mailto:kixmi@iservicesmail.com">kixmi@iservicesmail.com</a>></span> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 30 14:23):<br>
<blockquote style="BORDER-LEFT:#ccc 1px solid;MARGIN:0px 0px 0px 0.8ex;PADDING-LEFT:1ex;" class="yiv617055113gmail_quote">Eragotziren jatorrizko esanahiaz zuzen zaude, baina Euskaltzaindiak hiztegiaren bidez "molestar" adiera ere normalizatu du, zure adibidean bezala, nor-nori-nork aditz laguntzailearekin eta "nor osagarririk gabe".<br>
Alde horretatik ez dago aitzakiarik, beraz, baina arrazoia duzu anbiguotasunaren kontuan; ez hoteleko gela batean, baina beste egoera askotan bai.<br><br><br><br>30/01/2013 13:49(e)an, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER(e)k idatzi zuen:<br>
<blockquote style="BORDER-LEFT:#ccc 1px solid;MARGIN:0px 0px 0px 0.8ex;PADDING-LEFT:1ex;" class="yiv617055113gmail_quote">Plantilla normalizada para WORD
<div>
<div class="yiv617055113h5"><br><br>Gogoan daukat Iñaki Zubizarretak zenbat bider erabili duen <<eragotzi>> aditza euskarazko bikoizketetan <<molestar>> adierazteko. Ondo erabili ere.<br><br>Kontua da <<eragotzi>> aditzak ez duela <<molestar>> esan nahi, <<impedir / obstaculizar>> baino. Egoera batzuetan, baliokide izan daitezke.<br>
<br>>> Gure lankidea enpresako gastuen kontuak egiten ari da.<br><br>- Barkatu eragozten badizut, baina zuzendariak bere bulegora deitu dizu.<br><br>Esaldi horren itzulpenean, <<molestar>>, <<interrumpir>>, <<importunar>>, <<embarazar>>… erabil daitezke <<eragotzi>>-ren ordain modura, eta maila jatziz gero: <<estrobar>>, <<joder>>, <<incordiar>>…<br>
<br>Beste egoera batzuetan, ordea, nekez uler daiteke <<eragotzi>> molestar moduan. Ate bateko kartelean <<ez eragotzi>> ikusiz gero, zalantza egingo nuke zer esan nahi duen: <<no molestar>> ala <<dejen paso libre>>.<br>
<br>Asier Larrinaga<br><br></div></div><<a rel="nofollow" target="_blank" href="http://www.eitb.tv/">http://www.eitb.tv/</a>> <br></blockquote><br><br></blockquote></div><br>
</div><br><br> </div> </div> </div></body></html>