<html><head></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; -webkit-line-break: after-white-space; ">Ohar bat besterik ez, Xabier Aristegieta eta Patxi Petrirenarentzat bereziki: "Eusko Tren” izen egokia den edo ez jakiteko, aurrena zer hizkuntzatan ari garen den definitu behar da nire ustez.<div><br></div><div><br></div><div>Koro Navarro<br><div><br><div><span class="Apple-style-span" style="border-collapse: separate; color: rgb(0, 0, 0); font-family: Helvetica; font-style: normal; font-variant: normal; font-weight: normal; letter-spacing: normal; line-height: normal; orphans: 2; text-align: -webkit-auto; text-indent: 0px; text-transform: none; white-space: normal; widows: 2; word-spacing: 0px; -webkit-border-horizontal-spacing: 0px; -webkit-border-vertical-spacing: 0px; -webkit-text-decorations-in-effect: none; -webkit-text-size-adjust: auto; -webkit-text-stroke-width: 0px; font-size: medium; "><span class="Apple-style-span" style="border-collapse: separate; color: rgb(0, 0, 0); font-family: Helvetica; font-style: normal; font-variant: normal; font-weight: normal; letter-spacing: normal; line-height: normal; orphans: 2; text-align: -webkit-auto; text-indent: 0px; text-transform: none; white-space: normal; widows: 2; word-spacing: 0px; -webkit-border-horizontal-spacing: 0px; -webkit-border-vertical-spacing: 0px; -webkit-text-decorations-in-effect: none; -webkit-text-size-adjust: auto; -webkit-text-stroke-width: 0px; font-size: medium; "><div style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; -webkit-line-break: after-white-space; "><div><br></div></div></span><br class="Apple-interchange-newline"></span><br class="Apple-interchange-newline">
</div>
<br><div><div>El 12/02/2013, a las 10:57, Patxi Petrirena escribió:</div><br class="Apple-interchange-newline"><blockquote type="cite">Edo nik zerbait galdu dut, edo bi gauza nahasten ari gara. <br><br>"Jatetxe" ez da izen berezi bat, eta "Miren jatetxea" behar du, dudarik gabe. Kontu horretan inork ez du dudarik egin mezu-truke guztian, oso oker ez banago.<br>
<br>Beste gaiarekin, ez dut eranstekorik. Gogora dezadan, badaezpada, ez garela "Arraun" izeneko etxe batez ari, orduan "Arraun etxea" baikenuke aukera bakarra, "Miren jatetxea" bezala.<br><br>
Patxi<br><br><div class="gmail_quote">2013/2/12 Itzultzailea - Eibarko Udala <span dir="ltr"><<a href="mailto:itzultzaile@eibar.net" target="_blank">itzultzaile@eibar.net</a>></span><br><blockquote class="gmail_quote" style="margin-top: 0px; margin-right: 0px; margin-bottom: 0px; margin-left: 0.8ex; border-left-width: 1px; border-left-color: rgb(204, 204, 204); border-left-style: solid; padding-left: 1ex; position: static; z-index: auto; ">
<u></u>
<div>
<div dir="ltr" align="left"><b><span>Orduan, zertan gabiltza 'jatetxe' jartzen duten tabernari guztien atzetik segika? Xeheteria hutsean? Gogora datorkit zeraren zer hura, baduela</span></b><i> itsasoak bere xedea, bere
marra, bere mugarria eta zedarri iakina, zein <br>
baita itsasertz eta kostako sablea, hondarra, harea eta legarra<span>.
</span></i></div>
<div dir="ltr" align="left"><i><span></span></i> </div>
<div dir="ltr" align="left"><span>begoña azpiri</span></div>
<br>
<div dir="ltr" align="left" lang="es">
<hr>
<font face="Tahoma"><b>De:</b> Patxi Petrirena [mailto:<a href="mailto:petrirena@gmail.com" target="_blank">petrirena@gmail.com</a>]
<br>
<b>Enviado el:</b> asteartea, 2013.eko otsailak 12 10:03<br>
<b>Para:</b> ItzuL<br>
<b>Asunto:</b> ***BULK*** Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?<br>
</font><br>
</div>
<div></div>
Bigarren itzulia?<br>
<br>
Galdera irakurri nuenean, esan nuen bi sailetako izenak ezagutzen ditugula: "etxe" amaierakoak eta "etxea" amaierakoak. Ez daukat ezer, jakina, "Arraun Etxea (-a)" izenaren kontra. Baina gogorarazi nahi nuen euskarazkoa dela beste aukera ere, artikulurik gabekoa,
oso oker ez banago.<br>
<br>
Izen batzuk bilatu ditut Nafarroako Toponimia Ofiziala eta Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura webguneetan. Asko dira "etxea" amaierakoak, nola ez, baina badira "etxe" amaierakoak ere.<br>
<br>
<a href="http://toponimianavarra.tracasa.es/Default.aspx?lang=eus" target="_blank">
http://toponimianavarra.tracasa.es/Default.aspx?lang=eus</a><br>
<br>
<a href="http://b5m.gipuzkoa.net/web5000/" target="_blank">http://b5m.gipuzkoa.net/web5000/</a><br>
<br>
Nafarroakoan ("etxe" eta "etx" amaierak bilatuta), hor ditugu, esaterako: Xukiletx (Baztan), Etuletx (Esteribar), Artetxe (Arano), Auntzetxe (Bakaiku, Ziordia, Altsasu eta Etxarri Aranatz), Beitikoetxe (Baztan), Kandeletxe (Leitza)…<br>
<br>
Gipuzkoakoan, lehenbiziko banaka batzuk hartuta: Abeletxe (Zizurkil), Abatetxe (Elgoibar), Aginetxe (Azpeitia), Agirretxe (Errezil)…<br>
<br>
Pentsatzen dut, bestalde, izen berezietan osagai arruntek beti gorde behar balute artikulua ez genukeela ezagutuko -soro, -egi, edo -bizkar amaierako toponimorik, bakar batzuk aipatzeagatik, ez?<br>
<br>
Xabier Aristegietaren galderarentzat, ez dut erantzunik: "Eusko Tren izen egokia da?". Ez dut inola ere irudikatzen "Bidasoko Tren" izena, esate baterako; hori egia da.<br>
<br>
Baina egia da, halaber, txoko bat bataiatzeko "Mindegi" eta "Mindegia" izenak ibili ditudala buruan (oraintxe konturatu naiz, kasualitatez), eta lehenbizikoa aukeratu dudala (aurkitu ditut lekukotasunak, jakina).<br>
<br>
Egun ona izan!<br>
<br>
Patxi <br>
<br>
<div class="gmail_quote"><span></span><br>
</div>
</div>
</blockquote></div><br>
</blockquote></div><br></div></div></body></html>