Bigarren itzulia?

Galdera irakurri nuenean, esan nuen bi
sailetako izenak ezagutzen ditugula: "etxe" amaierakoak eta "etxea"
amaierakoak. Ez daukat ezer, jakina, "Arraun Etxea (-a)" izenaren
kontra. Baina gogorarazi nahi nuen euskarazkoa dela beste aukera ere, artikulurik gabekoa,
oso oker ez banago.

Izen batzuk bilatu ditut Nafarroako Toponimia Ofiziala eta Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura webguneetan. Asko dira "etxea" amaierakoak, nola ez, baina badira "etxe" amaierakoak ere.

http://toponimianavarra.tracasa.es/Default.aspx?lang=eus

http://b5m.gipuzkoa.net/web5000/

Nafarroakoan
("etxe" eta "etx" amaierak bilatuta), hor ditugu, esaterako: Xukiletx
(Baztan), Etuletx (Esteribar), Artetxe (Arano), Auntzetxe (Bakaiku,
Ziordia, Altsasu eta Etxarri Aranatz), Beitikoetxe (Baztan), Kandeletxe
(Leitza)…

Gipuzkoakoan, lehenbiziko banaka batzuk hartuta: Abeletxe
(Zizurkil), Abatetxe (Elgoibar), Aginetxe (Azpeitia), Agirretxe
(Errezil)…

Pentsatzen dut, bestalde, izen berezietan osagai
arruntek beti gorde behar balute artikulua ez genukeela ezagutuko -soro,
-egi, edo -bizkar amaierako toponimorik, bakar batzuk aipatzeagatik, ez?

Xabier Aristegietaren galderarentzat, ez dut erantzunik: "Eusko Tren izen egokia da?". Ez dut inola ere irudikatzen "Bidasoko Tren" izena, esate baterako; hori egia da.

Baina egia da, halaber, txoko bat bataiatzeko "Mindegi" eta "Mindegia" izenak ibili ditudala buruan (oraintxe konturatu naiz, kasualitatez), eta lehenbizikoa aukeratu dudala (aurkitu ditut lekukotasunak, jakina).

Egun ona izan!

Patxi