<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-1"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
<div class="moz-cite-prefix">On az., 2013.eko otsren 13a 10:06,
Alfontso Mujika Etxeberria wrote:<br>
</div>
<blockquote
cite="mid:CAHpR9XFsH4Ub6HPixP8PYxC+2MGuMT0e2NYWwMSiw6sQ8pRFOA@mail.gmail.com"
type="cite">Begira zer idatzi zuen Gotzon Egiak 1886an (ez da atzo
goizeko kontua), Senezen 5. zenbakian:<br>
(...)<br>
<p>"Baina, dio Euskaltzaindiak, <strong>Herri Batasuna,</strong>
adibidez, deituraz gainera <strong>batasuna</strong> ote?"
Zalantzan ibili ohi omen gara. Alegia, deitura soila balitz, <strong>Herri
Batasunako</strong> idatzi eta esan beharko litzateke, <strong>Euskadiko
Ezkerrako</strong> belaza. Deituraz gainera benetako <strong>batasuna
eta ezkerra</strong> balira, orduan <strong>Herri Batasuneko
eta Euskadiko Ezkerreko</strong> beharko luke. Nola erabaki?
"Kontu hau ez dago batere garbi", Euskaltzaindiaren epai
zorrotza.</p>
<p><strong>Herri Batasuna</strong> deiturak benetako "batasuna"
adierazten ote duen, edo <strong>Euskadiko Ezkerra</strong>
benetako "ezkerra" ote den aztertzen ez naiz ausartuko,
gramatikaz gaindi besteren mahaian agintzeko gogoak ez bait dit
ematen. Nork bere izendapenaren jabe izateko askatasuna du-ta,
hor "batasuna" eta "ezkerra" direla agintzen dit belarriak.
Horrenbestez, "Herri Batasuneko mahai nazionala" eta "Euskadiko
Ezkerreko biltzar tipia" behar du. Hala esan zidan behin
adiskide batek: deitura horiek duela ehun urte asmatuak balira,
inork ez luke dudarik egingo "Herri Batasuneko" edo "Euskadiko
Ezkerreko" esaten. Gaur berriz dena dugu korapilo eta hizpide...</p>
<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<<br>
<br>
Ejem! Lehenengo hitza "EuskaltzaindiAko" da hor (duela 27 urte
izan zen; izan gaitezen barkaberak). Baina, gainerakoan, ondo
bilduta dago gaia.<br>
(...)<br>
Tartekoekin dago zalantza. "Herri Batasuna" batasuna al zen?
"Euskadiko Ezkerra" ezkerra al zen? "Eusko Alkartasuna"
alkartasuna al da? Sortzaileen helburua, behintzat, hori izango
zen.<br>
<br>
Aposizioa erabiliz (Herri Batasuna alderdian, Euskadiko Ezkerra
alderditik,...), beti arazoa saihesten ibiltzerik ez dagoenez
(irtenbide koldarra den ala ez den aparte utzita), nik nahiago
nuke halakoetan "Heri BatasunEko", "Euskadiko EzkerrEko" eta
"Eusko AlkartasunEko" erabiliko bagenu. Hala ere, egia da datuek
erakusten dutela nahasbide handia dagoela. ETBk eta Berriak,
adibidez, hala jokatzen dute. Baina, adibidez, Eusko Alkartasunak
berak, <cite><span class="bc"><a moz-do-not-send="true"
href="http://www.euskoalkartasuna.org">www.euskoalkartasuna.org</a>
</span></cite>webgunean, "Eusko AlkartasunAko idazkari nagusia"
erabiltzen du behin eta berriro.<br>
<br>
Ez da kontu bera, baina ez dago urruti, plurala duten izenen
arazoa: Plazandreok, Euskal Herritarrok, Gazte Sozialistak...
Beste baterako.<br>
<br>
Alfontso<br>
<br>
</blockquote>
Alfontsok aipatu alderdien kasuetan, beste bereizgarri bat aurkitzen
dut nik: izan ere, egiten dituen galdera erretorikoak -ea Herri
Batasuna batasuna zen, EE benetako ezkerra zen...-
subjektibotasunean sarrarazten gaitu. Ez baita, izena eta izana
txanpon hori erraz erabakitzen -izen eta izan txanpona?- ez bada
ideologia edo hautu edo lorpen politikoak epaituz baino. Batasuna
izango zen baina batasun bakarra, bi edo hiru batasun ezin izan
bailitezke: Herri Batasuna batasun BAT zitekeen? Nafarroan bi
batasun, UPN Nafar Herriaren Batasuna izendaturik? Eusko Alkartasuna
eta Euskadiko Ezkerra, esparru politikoak izaki, bat baino gehiago
Euskal Herrian? Zenbat Alkartasun, zenbat Ezker?<br>
<br>
Bestalde, erakunde horietako batek adierazpen bat argitara emateko
kasuan, inolaz ere ez genuke onartuko Alkartasunak, Ezkerrak edo
Batasunak, izenak eta izanak berdindurik, egina izan zitekeenik...
Herri Batasuna erakundeak, eta beste erakundeek baizik.<br>
<br>
Korapiloa estuago ote?<br>
<br>
Mikel Haranburu<br>
<br>
<br>
</body>
</html>