<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=UTF-8" http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
<div class="moz-cite-prefix"><br>
Kontua baldin bada lehenagotiko erabileretatik libre dagoen
adjektibo bat hartzea, hortxe dugu <i>Hiztegi Batua</i>n inolako
markarik gabe onartua dagoen «sostengatu» aditzetik datorren
«sostengagarri», 1995az geroztik behintzat
(<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://www.ueu.org/download/artikulua/uztaro15_1.pdf">http://www.ueu.org/download/artikulua/uztaro15_1.pdf</a>) erabili
izan dena, eta orain ere erabilera nabarmena duena
(<a class="moz-txt-link-freetext" href="https://www.google.es/search?q=sostengagarri">https://www.google.es/search?q=sostengagarri</a>).<br>
<br>
Ingelesez askotan azaltzen baita diagrama bat, non «bearable»
(jasangarri) eta «sustainable» (iraunkor?, iraunbidezko?,
sostengagarri?...) bereizten diren:<br>
<br>
<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://sites.psu.edu/rcldennis/2013/01/17/civic-issue-sustainable-development/">http://sites.psu.edu/rcldennis/2013/01/17/civic-issue-sustainable-development/</a><br>
<br>
Dena dela, Euskaltzaindiak gaia berriz aztertu eta behin betikoa
(edo) den erabakiren bat eman arte, saltsa ederra dugu...<br>
<br>
Ondo izan,<br>
<br>
Xabier<br>
<br>
_________________________<br>
<br>
Xabier Armendaritz<br>
AIXE itzulpen eta zerbitzuak<br>
Biltzar Nagusiak, 11, behea<br>
01010 GASTEIZ<br>
<br>
Tel.: 945 174 476<br>
<br>
<br>
<br>
2013-02-18 15:21(e)an, Koldo Biguri(e)k idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote
cite="mid:%3C1361197306.35285.YahooMailNeo@web171205.mail.ir2.yahoo.com%3E"
type="cite">
<div style="color:#000; background-color:#fff; font-family:times
new roman, new york, times, serif;font-size:14pt">
<div><span>Ez dakit inork proposatu ote duen lehenago, ez eta
ondo osatua ote dagoen, baina EUTSI aditza ere hortxe dago:
"Gure lurrak/nekazaritzak/auskalo zerk ezin dio eutsi orain
arteko ereduari/sistemari...". EUTSIGARRI beharko genuke,
noski, agian legez-legez osatua ez, baina gutxienez termino
"hutsa" da, okupatuta ez dagoena, eta EUTSIGARRITASUNA
emango luke, era berean.</span></div>
<div> </div>
<div>Koldo Biguri</div>
<br>
</div>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>