<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-1"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
<div class="moz-cite-prefix">Ez dut uste kontua denik zein hitz
dagoen libre ala okupatuta; kafe sostengagarriak loa galaraziko
lidake niri berdin-berdin. Kafe eutsigarriak ere bai. Kontua da
zer adierazi behar den eta zer ezin den adierazi halako hitza
baliatuta. Non geratzen den motz jasangarri, non iraunkor, zer
nahasbide (joño, beste "bide" bat...) dakarren halako terminoak
eta ea zentzuz hautatuko dugun gure sostenible/sustainable/...<br>
<br>
OEH begiratu, eta hainbat eta hainbat "bide" kausitzen ahal dugu;
izenez osatuak, nola diren ogibide, hizpide, lanbide, burubide;
eta aditzez osatuak, nola diren helbide, irizpide, iraunbide,
irakaspide; baina eta ahalbide, zuzenbide...<br>
Beste adibide batzuk erre ageri dira: bidezki, bidemodu, bidez eta
legez...<br>
Tira, esanahi hurbilagokoa da, ezbairik gabe, BIDEZKO
MERKATARITZA. Nonahi erabiltzen da, eta produktuen etiketetan
jartzen da, produktuok nola merkaturatzen diren adierazteko.
IRAUNBIDEZKOrekin guztiz bateragarria deritzot.<br>
Ezezkoan ere, hor ditugu bidegabe eta bidegabekeria, zeharo
arruntak erabileran.<br>
<br>
Bestalde, IRAUNBIDEZKOk aukera asko ematen du, beste izenondo
horiek baino, gehiago ala gutxiago ortopedikoak izanik ere;
iraunbideak, iraunbidera ekarri, iraunbidezkotasuna...<br>
<br>
Jasangarri zertan egokia ez den? Batetik, kontraesankorra da
irauteko bide ematen duen garapena, egokia dena, jasan behar
izatea, nahiz eta jasangarria den... eta bestetik, jasangarria
dena ala ez dena, garapen edo dena delako egintzaren ondorioak
dira, eta ez garapena edo egintza bera. Alegia, ekoizpenaren maila
edo alor guztietan, teknika, modu eta ekoizpen 'bide' suntsikorrak
ez diren prozedurak gauzatuz egin den kafe paketea, iraunbidezko
iruditzen zait, baina jasangarri, iraunkor, sostengagarri,
eutsigarri, ez.<br>
<br>
Iraunbidezkok direnak direlako elementuak zerbait urruti paratzen
dituela, hots, sostenible/... ez da kafearen ezaugarri bat, baizik
eta hura ekoizteko jarraitu diren moduena.<br>
<br>
Hara, baina sotenible/... adierazteko hitz bakarra eta izenondo
hutsa behar duenak, ez dezala beste biderik har.<br>
<br>
Barkatu gaizki esanak.<br>
<br>
Mikel Haranburu<br>
<br>
<br>
2013.eko otsren 18a 16:04, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) wrote:<br>
</div>
<blockquote cite="mid:512242EA.9050907@ctv.es" type="cite">
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-1"
http-equiv="Content-Type">
<div class="moz-cite-prefix"><br>
Kontua baldin bada lehenagotiko erabileretatik libre dagoen
adjektibo bat hartzea, hortxe dugu <i>Hiztegi Batua</i>n
inolako markarik gabe onartua dagoen «sostengatu» aditzetik
datorren «sostengagarri», 1995az geroztik behintzat (<a
moz-do-not-send="true" class="moz-txt-link-freetext"
href="http://www.ueu.org/download/artikulua/uztaro15_1.pdf">http://www.ueu.org/download/artikulua/uztaro15_1.pdf</a>)
erabili izan dena, eta orain ere erabilera nabarmena duena (<a
moz-do-not-send="true" class="moz-txt-link-freetext"
href="https://www.google.es/search?q=sostengagarri">https://www.google.es/search?q=sostengagarri</a>).<br>
<br>
Ingelesez askotan azaltzen baita diagrama bat, non «bearable»
(jasangarri) eta «sustainable» (iraunkor?, iraunbidezko?,
sostengagarri?...) bereizten diren:<br>
<br>
<a moz-do-not-send="true" class="moz-txt-link-freetext"
href="http://sites.psu.edu/rcldennis/2013/01/17/civic-issue-sustainable-development/">http://sites.psu.edu/rcldennis/2013/01/17/civic-issue-sustainable-development/</a><br>
<br>
Dena dela, Euskaltzaindiak gaia berriz aztertu eta behin betikoa
(edo) den erabakiren bat eman arte, saltsa ederra dugu...<br>
<br>
Ondo izan,<br>
<br>
Xabier<br>
<br>
_________________________<br>
<br>
Xabier Armendaritz<br>
AIXE itzulpen eta zerbitzuak<br>
Biltzar Nagusiak, 11, behea<br>
01010 GASTEIZ<br>
<br>
Tel.: 945 174 476<br>
<br>
<br>
<br>
2013-02-18 15:21(e)an, Koldo Biguri(e)k idatzi zuen:<br>
</div>
<blockquote
cite="mid:%3C1361197306.35285.YahooMailNeo@web171205.mail.ir2.yahoo.com%3E"
type="cite">
<div style="color:#000; background-color:#fff; font-family:times
new roman, new york, times, serif;font-size:14pt">
<div><span>Ez dakit inork proposatu ote duen lehenago, ez eta
ondo osatua ote dagoen, baina EUTSI aditza ere hortxe
dago: "Gure lurrak/nekazaritzak/auskalo zerk ezin dio
eutsi orain arteko ereduari/sistemari...". EUTSIGARRI
beharko genuke, noski, agian legez-legez osatua ez, baina
gutxienez termino "hutsa" da, okupatuta ez dagoena, eta
EUTSIGARRITASUNA emango luke, era berean.</span></div>
<div> </div>
<div>Koldo Biguri</div>
<br>
</div>
</blockquote>
<br>
</blockquote>
<br>
</body>
</html>