Ohar labur bat besterik ez: azkenaldi honetan, behin baino gehiagotan suertatu zait topo egitea "eutsi" aditzarekin, gaztelaniazko "contención" hori adierazteko.

Printzipioz, okerra iruditzen zait, nik behintzat "eutsi"ri hartzen diodan zentzua positiboa-edo delako, hau da, zerbait mantentzearena, gutxitu ez dadin (adibidez, "inbertsioei eutsi", "mantener las inversiones").

Horregatik, "gastuei eusteko politika" irakurtzean, nik horren atzean ulertzen dudan ideia da "ez daitezela gastuak gutxitu, eutsi gastuei", nahiz eta, egiazki, kontrakoa esan nahi den ("gelditu gastu-igoera, ez daitezen handitu"), non eta hori ez den zeharo eufemistikoki esaten gastu-jaitsiera peto-peto bat mozorrotzeko.

Horrela, ba, zer itzulpen iruditzen zaizue egokiena? "Gastuak mugatzeko politika", adibidez? Garai honetan askotan erabiltzen den espresioa da, eta komeniko litzateke horren itzulpenean ados jar gaitezen.

Ondo izan.