<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=windows-1252"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#333333" bgcolor="#FFFFFF">
<br>
<blockquote
cite="mid:CAB7zbgCyB=Um=9pLe3JssPM7L7CGrE7g3VfnVaY86O9Jh3PiwQ@mail.gmail.com"
type="cite"><br>
Korrikaren kantaren letra irakurrita zalantza bat sortu zait.
Letran "emanaz" "entzunaz" agertzen da, "emanez" "entzunez" esanez
gero zuzena izango litzateke? ba al dago araurik horren inguruan?
<br>
<br>
<i>Bagoaz Euskal Herritik mundura<br>
eskua <b>emanaz </b>elkarri<br>
bideak direla gure lotura<br>
urratsak direla gure oinarri.<br>
Bagoaz Korrika…<br>
elkar <b>entzunaz </b>elkar ulertzera,<br>
bagoaz Korrika…<br>
Euskara eman eta elkar bizitzera.</i><br>
</blockquote>
<br>
Betoz argi ematera joskeraz eta sintaxiaz ongi hornitutako jakintsu
argiak; bizkitartean, hona zer dioen EGLU2k
(<a class="moz-txt-link-freetext" href="http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/24569.pdf">http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/24569.pdf</a> 92.
or.):<br>
<br>
4.3.3.3. Instrumentalarekin<br>
<br>
Instrumentala partizipioari erantsiz, modua edo bidea adierazten
duten perpausak molda ditzakegu, ondoko adibideotan ikusten den
legez:<br>
<br>
(41) a. lan eginez ikasi egiten da<br>
b. zurekin mintzatuz anitz ikasi dut<br>
c. "bertze bat, piltzarrez lepo beharriak kukutuak ipar haizeak
azpitik goiti daldaratuz, ukurturik badoana" (J. Etchepare, <i>Buruxkak</i>,
83.orr.)<br>
<br>
Halakoetan artikulua singularrean lot dakioke partizipioari:<br>
<br>
(42) a. zurekin hitz eginaz asko ikasi dut<br>
b. "bizigaiak geituaz ta boltxebitarren diruak gastauaz, munduaren
gaiso au joango da" (Kirikiño, <i>Egunekoa</i>, 111. orr.)<br>
<br>
<br>
<div class="moz-signature">-- <br>
<font face="calibri,arial">Gotzon Egia<br>
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:gegia@gipuzkoa.net">gegia@gipuzkoa.net</a><br>
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W</font></div>
</body>
</html>