<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=windows-1252"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#FFFFFF">
<br>
Gotzonek dagoeneko aipatu duen EGLUko testuarekin bat dator Patxi
Petrirena, EIMArentzat egindako <i>Morfosintaxiaren inguruko
zalantzak eta argibideak</i> lanean, bai eta daturen bat gehiago
eman ere (210. orrialdea):<br>
<br>
<blockquote><b>9.3.8. Partizipioa eta kasu instrumentala</b><br>
<br>
Partizipioari <i>-(e)z </i>lotura erantsiz egiten diren
perpausak bi<br>
modutan erabiltzen dira euskaraz: <i>-(e)z </i>partizipioari
zuzenean erantsiz<br>
<i>(ikusiz, emanez) </i>eta <i>-a-</i>rekin <i>(ikusiaz,
emanaz).</i> Batasunerako araurik ez<br>
da eman, eta testuetan <i>-a</i> gabeko eredua da nagusi.<br>
<br>
<i>Ikusiaz </i>ereduan, partizipioa <i>-a </i>amaierakoa
duten aditzetan <i>-e</i><br>
sartzen da: <i>boteaz, atereaz…</i><br>
</blockquote>
<br>
Nire belarrira, mugatzailea duten formak herrikoiagoak dira; eta
mugatzailea gabekoak, jasoagoak.<br>
<br>
Ondo izan,<br>
<br>
Xabier<br>
<br>
___________<br>
<br>
Xabier Armendaritz<br>
AIXE itzulpen eta zerbitzuak<br>
Biltzar Nagusiak, 11, behea<br>
01010 GASTEIZ<br>
<br>
Tel.: 945 174 476 <br>
</body>
</html>