<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-1"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#333333" bgcolor="#FFFFFF">
<blockquote type="cite">
Lagun batek galdera hau egitea eskatu dit:
Gaztelaniazko oso antzekoak diren bi dokumentu ditu itzultzeko,
eta eskatu
diote aurrekontu bat egitea, dauden errepikapenak kontuan hartuta.
Jakin
nahi du wordfastekin bi testuak konparatzeko moduren bat badagoen,
dokumentuek zenbat hitz berdin dituzten jakiteko.
</blockquote>
<br>
Bururatzen zaidan bide bat:<br>
<ol>
<li>Plustools erabilita, lerrokatu jatorrizko dokumentua bere
kopia batekin. Hau da, dokumentu berbera izan dadila jatorrizkoa
eta xedea.</li>
<li>Sortu memoria bat lerrokatzearen emaitzarekin. Jakina,
sorburuko sintagman eta «itzulpenean» gauza bera egongo da.<br>
</li>
<li>Memoria hori erabilita, egin Analyse bat bigarren
dokumentuari. WFk sortzen duen txostentxoak esango dizu
zenbatean diren berdin edo antzeko.</li>
<li>Bota zakarretara memoria hori, badaezpada ere.<br>
</li>
</ol>
<div class="moz-signature">-- <br>
<font face="calibri,arial">Gotzon Egia<br>
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:gegia@gipuzkoa.net">gegia@gipuzkoa.net</a><br>
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W</font></div>
</body>
</html>