<html>
<head>
<meta content="text/html; charset=ISO-8859-1"
http-equiv="Content-Type">
</head>
<body text="#333333" bgcolor="#FFFFFF">
<br>
<blockquote
cite="mid:CA+2BEZwKPfmz5hJXu8+QtG2W_YPLrUfZ7FodAZb61udeLM8xUg@mail.gmail.com"
type="cite"><br>
Nik esango dudana "konponbide" bat da, dena kolore berean etortzen
zaigunean (edo koloreren bat gustuko ez dugunean) bat aldatzeko.
Zuzentzeko, adibidez, dena kolore berean etortzen bazait,
sorburu-testuaren kolorea aldatu egiten dut.<br>
<br>
Wordeko "bilatu eta ordeztu" bat egitea aski da. <br>
<br>
BILATU: <br>
<ul>
<li>testu formatua, "ezkutuko testua" (hots, sorburu-testua,
memoriarekin itzuli delarik)</li>
<li>kolorea, "automatikoa" (normalean, edo daukana, bestela)</li>
</ul>
<p>ORDEZTU<br>
</p>
<ul>
<li>testu formatua, "ezkutuko testua" (ezkutuko izaten segitu
behar du)<br>
</li>
<li>kolorea, "nahi dena" (norberaren gustura)</li>
</ul>
<br>
</blockquote>
<br>
Mmm... Pentsatzen jarrita, Bilatu atalean, "ezkutuko testua" baino
hobea izan daiteke Hizkuntzarekin jokatzea, hau da, jatorrizko
segmentuen hizkuntza markatu, testu zati horiek bakarrik hautatu eta
ordezpena egiteko. Horrela, segmentuen arteko kodeak, {0>
gisakoak, ez ditu ukituko. Horiek estilo berezia dute (tw4winMark)
eta, badaezpada, hobe da ezertan ez aldatzea, garbitzerakoan
arazorik izan ez dadin.<br>
<br>
<div class="moz-signature">-- <br>
<font face="calibri,arial">Gotzon Egia<br>
<a class="moz-txt-link-abbreviated" href="mailto:gegia@gipuzkoa.net">gegia@gipuzkoa.net</a><br>
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W</font></div>
</body>
</html>