<html xmlns:o="urn:schemas-microsoft-com:office:office" xmlns:w="urn:schemas-microsoft-com:office:word" xmlns="http://www.w3.org/TR/REC-html40">
<head>
<META HTTP-EQUIV="Content-Type" CONTENT="text/html; charset=us-ascii">
<meta name=Generator content="Microsoft Word 11 (filtered medium)">
<style>
<!--
/* Style Definitions */
p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal
{margin:0cm;
margin-bottom:.0001pt;
font-size:12.0pt;
font-family:"Times New Roman";}
a:link, span.MsoHyperlink
{color:blue;
text-decoration:underline;}
a:visited, span.MsoHyperlinkFollowed
{color:purple;
text-decoration:underline;}
span.PostaEstiloa17
{mso-style-type:personal-compose;
font-family:Arial;
color:windowtext;}
@page Section1
{size:595.3pt 841.9pt;
margin:1.0cm 1.0cm 1.0cm 1.0cm;}
div.Section1
{page:Section1;}
-->
</style>
</head>
<body lang=ES-TRAD link=blue vlink=purple>
<div class=Section1>
<p class=MsoNormal><font size=3 face="Times New Roman"><span lang=ES
style='font-size:12.0pt'>Ilargia dela eta zalantza bat plazaratu nahi dut.<o:p></o:p></span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=3 face="Times New Roman"><span lang=ES
style='font-size:12.0pt'><o:p> </o:p></span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=3 face="Times New Roman"><span lang=ES
style='font-size:12.0pt'>Ilargiaren faseak gehien-gehienontzat bi dira “ilgora”
eta “ilbehera” eta horiek lotu izan ditugu ilberria eta ilbetearen
arteko transizio egunekin, gazteleraz “creciente” eta “menguante”
ezagutzen direnekin alegia (hiztegi guztietan hala dela esango nuke). Hala ere,
azken urteotan ilargiaren eraginari (nekazaritzan, itsasaldietan,…) buruzko
liburu eta egutegiak ugaltzen ari dira eta horiekin batera ilargiaren inguruko beste
fenomeno batzuk gizarteratzen: horien artean ilargiak egunetik egunera zeruan
marrazten duen orbitaren gorako edo beherako mugimenduarena dago. Antza denez,
mugimendu horiek, sinismenak sinismen, bere biziko garrantzia dute naturan eta
gazteleraz “ascendente” eta “descendente”
izendapenarekin ezagutzen dira. Euskaraz, berriz, horiek izandatzen hasi
direnean berriro ·”ilgora” eta “ilbehera” erabiltzen da
(ikusi, esate baterako, <i><span style='font-style:italic'>euskolabeleko </span></i> 2013ko
egutegia), eta badirudi, euskaraz, logika osoa daukala horrek. <o:p></o:p></span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=3 face="Times New Roman"><span lang=ES
style='font-size:12.0pt'><o:p> </o:p></span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=3 face="Times New Roman"><span lang=ES
style='font-size:12.0pt'>Hala ere, arazo bat sortzen da, nik uste, hizkutzaren
ikuspuntutik. Izendapen bera — “ilgora-ilbera”— bi
kontzeptu desberdinerako erabiltzea; gainera kontzeptu horietako bat oso
errotatu dagoena tradizioan eta bestea, “berriagoa” edo dena, baina
logika baduena. Nola konpondu? <o:p></o:p></span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 face=Arial><span style='font-size:10.0pt;
font-family:Arial'><o:p> </o:p></span></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=2 face=Arial><span style='font-size:10.0pt;
font-family:Arial'><o:p> </o:p></span></font></p>
<p class=MsoNormal align=center style='text-align:center'><font size=1
color=navy face=Arial><span style='font-size:7.5pt;font-family:Arial;
color:navy'>Santi Txintxurreta</span></font><o:p></o:p></p>
<p class=MsoNormal style='mso-margin-top-alt:auto;mso-margin-bottom-alt:auto'><font
size=3 face="Times New Roman"><span style='font-size:12.0pt'> </span><o:p></o:p></font></p>
<p class=MsoNormal><font size=3 face="Times New Roman"><span style='font-size:
12.0pt'><o:p> </o:p></span></font></p>
</div>
</body>
</html>