Oraindik ere ez dut ondo ulertzen zer ikusten diozun txarretik "ekintzailetza"ri.
Bestetik, lehen esan dizudan bezala, iruditzen zait "emprendimiento" ez dela soilik "enpresak sortze" hutsa edo oraingoan proposatzen duzun "enpresak egite" hutsa (ez didazu puntu horretan erantzun).
Nik esango nuke "emprender"etik datorrela "empresa", eta ez alderantziz. Eta ildo horri berari jarraitzen zaizkio gure inguruko hizkuntzak: zuk aipatzen dituzun gaztelaniazko "emprendedor" eta frantsesezko "entrepreneur"ez gain, hor daude, halaber, alemanezko "Unternehmen" eta "Unternehmer". Eta, ingelesez, zuzen-zuzenean erabiliz frantsesezko "entrepreneur", hortxe duzu "entrepreneurship" (interesgarria, kontzeptuaren esanahia argitze aldera, ingelesezko Wikipediak azken hitz hori izenburu harturik eskaintzen duen artikulua).
Uste dut garrantzitsua dela kontuan hartzea "ekintzaile" hitza Hiztegi Batuan jasota datorrela.
Nik interpretatzen dudanez, "ekintzaile" ez dator "ekintza"tik, baizik eta "ekin"etik. Orixe da aipaturiko hizkuntza guztietan kontzeptu honen oinarri bezala hartzen den ideia, eta nik behintzat ez dut ikusten kontzeptu hori euskaraz abandonatzeko inolako beharrik eta, batez ere, komenigarritasunik.
Xabier
Nire ustez, «sortzaile» horrek ematen dio ńabardura horren zati bat behintzat. Sortzeko lana, jarrera.
Xabier
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: 945 174 476
2013-04-18 13:00(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:
Niri, ordea, "ekintzaile" egokiagoa iruditzen zait. 
Iruditzen zait ekintzailetasunak enpresa-sortze hutsaz haragoko esanahiak ere hartzen dituela: jarrera bat, jokabide bat.
Xabier
Casenave-Harigileren hiztegian:
entreprendre: (commencer) abiatü, ekin, hasi, lotü; (décider) erabaki, hartü.
entrepreneur: küdeazale, lan harzale; (routes) bidegile; (maison) etxegile. 
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo@donostia.org
943483474