Lore, esan dituzun gauza askorekin ados nago. 
Baina bi ohar:
1.- Hitz eta espresio berrien agerpena "moda" gisa deskribatzea itzultzaileon artean nahiko errotuta dagoen joera arriskutsu bat iruditzen zait. "Arriskutsu" diot, "moda" horrek duen gutxiespen-ñabardurarengatik.
2.- "Ekintzaile"k balio ez izate hori, "aktibista" adierazteko erabilia izateagatik, esango nuke ez dela, berez, "ekintzaile" hitzaren problema bat, baizik eta "activista" esateko "aktibista" erabili nahi ez izanaren ondoriozko bat.
Besterik ez. Ondo izan, eta asteburu on guztioi.
Xabier
Eta "Emprendizaje Sostenible"? Begiratu Google-n eta topatuko duzue
Izan ere, emprendizaje hori modan jartzen ari da, sostenible-ren antzera
Eta modan jartzen diren hitz horiekin joko ugari egiten da: eratorriak sortu, kontzeptua bihurritu...
Hasieran "enpresa berria sortzea"z ari zirela ematen bazuen ere, "gauza berriren bati ekitea" den edozertarako hedatzen ari da, baina (oraingoz behintzat) beti enpresa-munduari lotuta.
Azaleko bilaketa labur bat eginda, azaltzen dira gaztelaniaz:
emprender
 emprendedor
 emprendizaje
 intra eta extra emprendizaje
Ingelesez
 entrepreneur (+ serial entrepreneur, lifestyle entrepreneur, social entrepreneur)
 entrepreneurship 
 intrapreneurship (Practice of entrepreneurship in an established firm.)
entrepreneurial (mode, organization, profit, resource...)
Horiek denak nekez eman litezke "ekintzaile+tza" oinarri hartuta; kontuan izanda, gainera ekintzaile=aktibista erabilera
Nekez eman litezke "enpresa sortu" kontzeptura mugatuta.
Orain arteko I+G+B (ikerketa eta garapena eta berrikuntza) horri aurki gehituko diote "emprendizaje", izan ere, innobazioa lehen zegoenari berrikuntzak eranstea baita, eta enprendizajea, berriz, lehendik ez dagoen zerbait sortzea.
Uste dut merezi duela gaia patxadaz aztertzea, dagoeneko sortuta dagoen hitz "familia" hori (izen, adjektibo, aditz...) eta aurrerantzean sortuz joango diren gehigarriak egoki emateko moduko erro bat hartzea eta hortik abiatuta gainerakoak eraikitzea. Kontuan izanda:
- erraz identifikatzeko modukoa izan behar duela
- eratorriak sortzeko malgua izan behar duela
- kontzeptuak berez duen (eta ekonomista eta politikariek erantsiko dioten) anbiguotasuna adierazi behar duela 
Proposa dezagun bide ireki bat, irekia eta zabalduz joan daitekeena
Ez diezaiogun bidea itxi "sostenible=iraunkor"i bezala.
Izan gaitezen gai "emprendizaje sostenible" gaztelaniaz (eta beste hizkuntzetan) bezain dotore, airoso, argi eta ilun emateko.
2013/04/18 19:06(e)an, B. Oihartzabal(e)k idatzi zuen:
'Entrepreneur', frantsesez, enpresaburuari erraten zaio (bereziki etxegintzan edo obra publikoetan ari denari). Gazlereraz, oker ez banago, 'empresario'. 
Hiztegien arabera (Larousse), 'emprededor' hitzaren frantsesezko baliokidea 'entreprenant' da (izenondo bakarrik izan daitekeena). Ez naiz segur bi hitzak egiazki testuinguru beretan erabiltzen diren. 
Nola Erranek honela ematen du frantses hitzari doakion sarrera, adibideak ere eskainiz:
entreprenant entreprenante adjectif 
bizitore (BL) – bizikari (BL) – entseatu (BL)
--> la main paresseuse conduit à la mendicité; au contraire, la main de celui qui est entreprenant recueille des richesses 
esku nagiak dakar erromestasuna; aldiz, bizitorearen eskuak biltzen ditu aberastasunak
--> ceux-là vous les verrez toujours vifs et éveillés, faisant tous leurs travaux chacun à son heure; ils vous sortiront de l'argent du moindre des objets, sans rien laisser se perdre: nous les appelons les gens entreprenants 
halakoak ikusiko dituzu beti zalu eta erne, lan guzien beren tenoreetan xuxen egiten; puska-muska guzietarik sosa aterako dizute, deus galtzera utzi gabe: halakoak deitzen ditugu jende bizikariak  
--> c'était un homme entreprenant, toujours réfléchi, très travailleur, qui n'hésitait pas à investir de nouveaux domaines d'action 
 gizon entseatua zen, beti buruz ari zena, biziki langilea, sail berri batzuen irekitzera aise atrebitzen zena
sexuellement : ausart – atrebitu (BL)
Ez dakit 'emprededor' nola agertzen den gaztelererazko testuetan. Nola Erraneko corpusean, haatik, 'ekintzaile' (hitz berria Iparraldean) izen gisa erabilia da ia beti. 'Aktibista' hitzaren baliokide gisa baliatua izanik agertzen da.
BO
Le 18/04/2013 12:20, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) a écrit :
Nahiz eta «emprendedor/entrepeneur» erdal hitzaren euskal ordaintzat «ekintzaile» ikustea ohiko bihurtu den, neronek, itzuli behar dudanetan (maiz samar), «enpresa-sortzaile» jartzen dut beti. Besterik baita ekintzaile izatea: ekintzaile, ekintza, Eusko Ekintza...
«emprendimiento»ren ordaintzat, berriz, «enpresa sorkuntza» erabiltzen dut (bazterretan dabilen «ekintzailetza» ere ez baitzait oso egokia iruditzen).
Gaurko Berrian herrikide bati irakurritakoak ekarri dit gaia gogora. Behean kopiatu dizuet artikulua.
Ondo izan,
Xabier
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: 945 174 476
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-04-18/004/003/txakurtxirulero.htm
Txakurtxirulero
Idurre Eskisabel
Duela egun batzuk aitortu nuen: azkura sortzen dit ekintzaile hitzak; bai, behintzat, azkenaldian erantsi diogun esanahian. Hau da, hondamendi naturala bezain saihetsezin sinetsi dugun krisitik salbatuko gaituzten emprendedor edo entrepreneur-en adieran. Are eta azkura handiagoa sortzen zait ekintzaile-ri ondoan gazte eransten zaionean. Eta azkura urtikaria jasanezin bihurtzen entzuten ditudanean hedabide nagusiak, mantra bat balitz bezala, etorkizuna gazte ekintzaileak direla errepikatzen. Badakizue, inoizko ongien prestatu ditugun gazte horiek, ekaitzak irauten duen bitartean, txin-txin, diruaren hotsera, deserrira bultzatu nahi ditugunak.
Baina aizue, ez atera ondorio okerrik: maite ditut ekintzaileak eta maite ditut gazteak. Are, maite ditut gazte ekintzaileak. Esate baterako, gaurko ekonomia eta kontsumo eredua jendearen kalterako eta ingurumenarentzat jasangaitz irudituta, baratze kooperatibo bat abian jarri dutenak, eta egun —zein gau— askotako lan, izerdi eta kezken ondorioz, astero 20 familiaren elikagai premia nagusiak asetzeko gai direnak, nahiz eta euren poltsikoak beti hutsik ibili. Gazte ekintzaile horiei, ordea, ez diegu gazte ekintzaile esaten, gure handikeria hutsalenetik, txakurtxirulero baizik.
Lore Azkarate
UZEI
Terminologia eta Lexikografia Zentroa
Terminologia Saila
Aldapeta 20
20009 Donostia
Tel.: +34 943 473377
Faxa: +34 943 457944
helb. el.: lazkarate@uzei.com
webgunea: http://www.uzei.com