<html><head></head><body style="word-wrap: break-word; -webkit-nbsp-mode: space; -webkit-line-break: after-white-space; "><div>EIZIEk ikastaro bat antolatu du <b>XXXII. Udako Ikastaroetan:</b> <b>"Azkenaldian euskarara itzulitako literatura: bideak, joerak eta esperientziak (I)" </b>, (H.4), <b>Isabel Etxeberriaren </b>zuzendaritzapean. </div><div><br></div><div><b><a href="http://www.eizie.org/Elkartea/ikastaroak/UdakoIkastaroak13">http://www.eizie.org/Elkartea/ikastaroak/UdakoIkastaroak13</a></b></div><div><br></div><div>2013ko <b>uztailaren 22tik 24ra</b> izango da, <b>Donostiako Miramar jauregian. </b></div><div><b><br></b></div><div><b><br></b></div><div><b>Matrikula</b> egiteko epea <b>maiatzaren 2an</b> zabalduko dute, eta bi prezio izango ditu: <b>maiatzaren 31ra bitartean, 80 euro; ekainaren 1etik aurrera, 92 euro.</b></div><div><br></div><div><b>Beka</b> eskatu nahi izanez gero, <b>apirilaren 23an</b> amaitzen da epea.</div><div><br></div><div><a href="http://udaikastaroak2.i2basque.es/index.php/eu/bekak.html">http://udaikastaroak2.i2basque.es/index.php/eu/bekak.html</a> </div><div><br></div><div>Bekak <b>ekonomi baliabiderik gabeko pertsonei, ikasleei</b> eta <b>UPV/EHUko langileei</b> ematen zaizkie, gabetasun hori behar bezala frogatuz gero (Eskaera inprimakiarekin batera, INEMeko txartelaren fotokopia edo ikasle txartelaren fotokopia bidali edo zinpeko aitormena sinatu).</div><div><br></div></body></html>