<div dir="ltr">Zer deritzozue Caja Laboralaren eta Ipar Kutxaren bategitetik sortu den erakunde berriaren izenari?...Desastre hutsa, ezta? Adjektibo erreferentzial-edo derizten horiek ezin dira izen-ardatzaren aurretik ipini, oker ez banago. Garai bateko -aspaldi handiko- "nazional arazoa" eta "sozial borroka" haiek etorri zaizkit gogora: kostatu zitzaigun galanki denoi ere halakoak zirkulaziotik erretiratzea, eta orain zer duk eta fandango bera berriro.  A zer ganora... Erakunde serio bati -Euskal Herriko bigarren finantza erakunde handienari - "okurrittu" ere ez Euskaltzaindiari galdetzea ea izen hori zuzena den ala ez. Marka da gurea, gero.</div>